Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Mendi maratoi erdia. [SUDUPE]
Mendi maratoiaren inguruan hainbat argibide eman ditu Anaitasuna Mendi Bazkunak

Mendi maratoiaren inguruan hainbat argibide eman ditu Anaitasuna Mendi Bazkunak

Zazpi Kurutze den urtean, Azpeitian antolatuko da Junta berriak guztiari gogotsu ekiten diola azaldu dute

PPLL

Domingo, 16 de marzo 2008, 01:58

AZKOITIA. DV. Duela bi aste orrialde honetan bertan, Anaitasuna Mendi Bazkunaren lanari eta asmoei buruzko informazioa agertu zen eta honen harira bazkunaren juntakoek azalpen batzuk eman nahi izan dituzte. Zera argitaratu zen: «Azkoitian egiten zen maratoi erdia, baina iaz direktibak laga eta zailtasunekin ibili zen. Gazte batzuek hartu zuten antolaketaren ardura. Baina Zazpi Kurutze martxa ere aurten da, ekainaren 8an, eta lanez gainezka topatu dira. Laguntza eskatu ziguten. Beraz, tarteka antolatzea erabaki dugu. Zazpi Kurutze denean, Azpeitian maratoi erdia egingo da eta hurrengoan azkoitiarrek antolatuko dute».

Anaitasuna Mendi Bazkunaren juntakoek diote Azpeitiko gazte talde bat bazkunaren aurreko juntarekin hasi zirela biltzen, haiek ere maratoi erdia antolatzeko asmoa zutelako, maiatzean haiek ere. Ondoren, Anaitasuna Mendi Bazkunean junta aldaketa izan zen. Orduan, Azpeitiko gazte horiek junta berria osatu zutenengana joan zirela diote, hitz egiteko asmoz. Elkarrekin egon eta gero, bata bestearen ondotik 5 kilometrora baino ez daudela kontuan hartuta, gehiegi izango zela pentsatu omen zuten eta erabaki zuten txandaka egitea. Zazpi Kurutze egin beharreko urtean maratoi erdia Azpeitian egingo dela eta Lagun Onak mendi taldearen Izarraitzeko mendi martxa egiten denean maratoi erdia Anaitasuna Mendi Bazkunak antolatuko duela.

Hortaz, aurten Zazpi Kurutze egingo denez, maratoi erdia azpeitiarrek antolatuko dute, adostu zuten bezala, eta ez gaitasunik ez daukatelako horri guztiari aurre egiteko, nahiz eta junta berria izan gogotsu ekiten baitiote guztiari.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mendi maratoiaren inguruan hainbat argibide eman ditu Anaitasuna Mendi Bazkunak