PPLL
Domingo, 16 de marzo 2008, 01:58
Publicidad
AZKOITIA. DV. Duela bi aste orrialde honetan bertan, Anaitasuna Mendi Bazkunaren lanari eta asmoei buruzko informazioa agertu zen eta honen harira bazkunaren juntakoek azalpen batzuk eman nahi izan dituzte. Zera argitaratu zen: «Azkoitian egiten zen maratoi erdia, baina iaz direktibak laga eta zailtasunekin ibili zen. Gazte batzuek hartu zuten antolaketaren ardura. Baina Zazpi Kurutze martxa ere aurten da, ekainaren 8an, eta lanez gainezka topatu dira. Laguntza eskatu ziguten. Beraz, tarteka antolatzea erabaki dugu. Zazpi Kurutze denean, Azpeitian maratoi erdia egingo da eta hurrengoan azkoitiarrek antolatuko dute».
Anaitasuna Mendi Bazkunaren juntakoek diote Azpeitiko gazte talde bat bazkunaren aurreko juntarekin hasi zirela biltzen, haiek ere maratoi erdia antolatzeko asmoa zutelako, maiatzean haiek ere. Ondoren, Anaitasuna Mendi Bazkunean junta aldaketa izan zen. Orduan, Azpeitiko gazte horiek junta berria osatu zutenengana joan zirela diote, hitz egiteko asmoz. Elkarrekin egon eta gero, bata bestearen ondotik 5 kilometrora baino ez daudela kontuan hartuta, gehiegi izango zela pentsatu omen zuten eta erabaki zuten txandaka egitea. Zazpi Kurutze egin beharreko urtean maratoi erdia Azpeitian egingo dela eta Lagun Onak mendi taldearen Izarraitzeko mendi martxa egiten denean maratoi erdia Anaitasuna Mendi Bazkunak antolatuko duela.
Hortaz, aurten Zazpi Kurutze egingo denez, maratoi erdia azpeitiarrek antolatuko dute, adostu zuten bezala, eta ez gaitasunik ez daukatelako horri guztiari aurre egiteko, nahiz eta junta berria izan gogotsu ekiten baitiote guztiari.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.