
PPLL
Miércoles, 9 de abril 2008, 13:18
Publicidad
ORIO. DV. Astelehen arratsaldeko Ikasys-en aurkezpenak interes handia piztu zuen Ikastolako guraso eta herritarren artean, 80 bat pertsona hurbildu baitziren ekitaldira. Aurkezpena Ikastolen Elkarteko aditu eta sortzaileek diren Oihan Odriozola eta Maite Gomez-ek egin zuten. Proiektuaren ezaugarriak, helburuak, aurrikusten zaizkion abantail eta onurak ikaslearentzat (erritmo eta estilo propioa, autozuzenketa, autokontrola...), azaldu zituzten. Era berean hasierako esperimentazio fasearen nondik norakoak eta gurasoen kezka eta galderei erantzun zuten.
Ikasys proiektu berria probatzeko hiru ikastola aukeratu dituzte, horien artean Orioko Herri Ikastola. Lehenengo froga-aldiak apirilaren 14tik ikasturte amaiera arte iraungo du eta datorren ikasturtean bigarren froga-aldia jarriko da martxan. Hasiera honetan LH 2., 4. eta 6. mailako ikasleek parte hartuko badute ere, ondoren Lehen Hezkuntzako ikasle guztietara hedatuko da proiektua eta epe laburrean baita DBHra ere.
Zer den Ikasys prokeitua galdetzeko orduan, zera esan dezakegu, ikasle bakoitzak duen erritmoari eta estiloari erantzutea dela Ikasys programaren helburua. Programa horren arabera, ikasleak ordenagailu portatil bat izango du, fitxa-liburuen ordez, gelan aurrez ikasitakoaz trebatzeko.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.