

Secciones
Servicios
Destacamos
MIRYAM GALILEA
Miércoles, 14 de mayo 2008, 03:46
EZKIO-ITSASO. DV. Ezkio-Itsasoko Udalaren eta Yartu Kultur elkartearen eskutik larunbat honetan, maiatzak 17an, Alberto Iñurrategi egongo da Ezkio-Itsasoko Santa Lutzia auzoan, bertan bere azken dokumentala aurkeztuko duelarik, besteak beste.
Ekitaldia gaueko hamarretan hasiko da baina girotzen hasteko 9:30ean bilduko dira interesa duten guztiak herriko kultur etxean, bertan txokolatea eta queimada hartzeko aukera egongo baita.
Honekin amaitu eta gaueko hamarretan puntuan ekitaldiari hasiera emango diote. Lehenengo eta behin aurkezpen elkarrizketatua egongo da: Albertoren giza aurpegia; ondoren, Alberto Iñurrategik zuzendutako azken dokumentala Begiz Begi ikusteko aukera izango dute bertaratutako guztiek, honek 40 minutuko luzera izango duelarik. Dokumental honetan, irudi ikusgarriak, Koldo Izagirreran testu fin eta zorrotza eta musika ederraz gozatu ahalko dugu; eta amaitzeko, solasaldi irekia ere egongo da, ikusitako dokumentalari buruz, kirol bizitzaz... edo bestalako gaietaz Alberto Iñurritegirekin hitz egiteko aukera zabalduz.
Ibilbide ikusgarria
Nahiko ezaguna da Alberto Iñurrategi, baina gogoratu eta aipatu behar dugu beste behin ere, mendiaren munduan lortu dituen erronkak. Izan ere, besteak beste, munduan zortzimilako hamalau mendiak igo dituen hamargarren pertsona dugu: Everest (Chomolungma, Sagarmatha) Tibet/Nepal 8.850 m; K2 (Chogori) Txina/Pakistan 8.611 m; Kangchenjunga, India/Nepal 8.586 m; Lhotse, Nepal/Tibet 8.516 m; Makalu, Nepal/Tibet 8.463; Cho Oyu, Nepal/Tibet 8.201 m; Dhaulagiri (Nepal) 8.167 m; Manaslu (Nepal) 8.163 m; Nanga Parbat (Pakistan) 8.125 m; Annapurna (Nepal) 8.091 m; Gasherbrum I (Hidden Peak) Txina, India, Pakistan 8.068 m; Broad Peak, Pakistan 8.047 m; Gasherbrum II, Pakistan/Txina 8.035 m; Shisha Pangma, Tibet 8.013 m.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Siete años de un Renzo Piano enredado
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.