Borrar
BUZÓN

Gainzuri: 25 urte haurrak heldu bilakatzen

Alex Areizaga Albisua

Miércoles, 14 de mayo 2008, 03:51

Gure aiton-amonek ezin izan zuten eskolara joan. Lanean hasi behar izan zuten oso gazte zirela eta ordundik ez zuten besterik ezagutu. Gurasoek hezkuntza jaso ahal izan zuten baina garai hartan erlijioari estuki lotuta zegoen hau eta eskoletan ez zegoen euskaraz hitz egiterik. Ordundik euri asko egin du eta denbora honetan landatutako haziek gu haurrak ginela eman zuten fruitua.

Guk ez genuen lanik egin behar izan haurrak ginela eta eskolan ez genuen derrigorrez errezatzen ikasi behar izan. Pentsamendu, ideia eta jatorri ezberdinetako jendea ezagutu ahal izan genuen eta beraiekin hazi ginen, jolas eta irrifarre artean. Haurrak ginela han izan genituen lehen ametsak, eta bertan eraiki genituen gure lehen gazteluak gure lagunak babesteko. Bertan ikasi genuen irakurtzen eta idazten; negar eta parre egiten; jatorriak ez duela garrantziarik, gure artean euskaraz hitz egiten baldin badugu; askok kostata bada ere, bertan ikasi genuen kalkuluak ateratzen eta hor ikusi genuen lehen aldiz ere 2 + 2, askotan ez direla 4.

Gainzuri ikastetxea neretzako zer izan den adieraztea zaila da. Ezinezkoa da hitz bat, esaldi bat aurkitzea hainbeste urtetan bigarren etxea izan nuenarentzat; ezinezkoa da hainbeste oroitzapen testu bakarrean biltzea, hainbeste lagun, hainbeste bizipen.

Maitasunez betetako lau pareta horien artean ikasi genuen lehenik pertsona izaten, eta ondoren heldu izan nahi izaten. Honela, egun, bizitzari begiak itxita aurre egin diezaioketen pertsona helduak garela harrotasunez esan dezakegu; Gainzuriri esker, eta batez ere, Gainzuri egunez egun errealitate bilakatzen duten irakasle eta langileei esker.

25 urte bete ditu aurten Gainzurik, 25 urte Zumarraga eta Urretxuko haurrak heldu bilakatzen; 25 urte hezkuntza herrira gerturatzen. Hori ospatzeko, hilaren 23an afaria egingo da Urretxuko Ederrena pilotalekuan, eta ikasle ohi guztiak bertara gonbidatuta daude, aspaldiko kontuak gogoratu eta egun garenak izatea egin duen ikastetxeari merezi duen omenaldia egiteko. Ni behintzat han izango naiz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gainzuri: 25 urte haurrak heldu bilakatzen