

Secciones
Servicios
Destacamos
FELIX IBARGUTXI
Lunes, 23 de junio 2008, 04:12
Itzulpenak publikatzen dituenean Maria Garikano da. Etxekoen- tzat, lagunentzat, Asun Garikano. Lehengo ostiralean Donostiara etorri zen, Robert Louis Stevenson-en
- Nolako lana gertatu zaizu Stevenson-en hau? Esana duzu zailtasun handienak nabigazio giroko pasarteetan izan zenuela.
- Orain dela 17 urte itzulpena egin nuenean, egia da, lan handia hartu nuen itsas giroko hitzak egoki itzuli nahian. Batik bat goletaren atal guztiak behar bezala izendatu nahian. Horretan huts eginez gero, nobelak sinesgarritasuna galduko zuela pentsatzen nuen. Halako kezka neukan horrekin, behin amets egin nuen goleta baten poster handi bat erregalatu zidatela, atal bakoitzaren alboan bere izena zeramana, ingelesez, eta baita euskaraz ere! Hamazazpi urte geroago, edizio berria prestatzerakoan, nabarmena egin zait zenbat aurreratu den hiztegigin-tzan. Baina testua lehengoa da funtsean.
- Nola hasi zinen itzultzaile?
- Maite nituen liburuak euskaraz idatzita ikusi nahi nituen. Nik uste horregatik hasi garela itzultzen gehienok. Gustatzen zaidan zerbait irakurtzen dudan bakoitzean, itzultzeko aukerak aztertzen hasten naiz. Bestalde, nik beti esaten dut euskal itzultzaileok zorionekoak garela. Munduko literatura itzultzaile guztien ametsa jarri digute aurrean: klasikoak itzultzea.
- Itzulpenek gorde behar dute halako arroztasun-punttu bat? Baten batek «jatorriz euskaraz idatzia dirudi» esaten dizunean zer pentsatua ematen omen dizu.
-
- Bernardo Atxaga, zure senarraren lan batzuk ere itzuli izan dituzu. Pentsatzen dut ez-ohizkoak izango zirela halako itzulpenak.
- Bai, ez-ohizkoa da itzultzen ari zaren egilea zure teilatupe berean bizitzea. Normalean egilearen itzala ez duzu hain hurbil senti-tzen. Eta egileak ez du itzultzailearen lana ukitzen. Baina gure artean bestela dira gauzak. Nik lehen bertsioa egiten dut eta berak gero «bereganatu» egiten du testua: hitz baten ordez beste bat jarri, esaldiaren erritmoa aldatu. Eskubide osoarekin, berea baita testua, ez itzultzailearena. Niretzat ez da beti erraza bere aldaketak onartzea. Gure etxeko eztabaidarik gogorrenak ez dira izaten umeen heziketaz edo oporretako asmoei buruz.
- Kontaidazu pasadizoren bat.
- Nire lehen itzulpen lana zein izan zen kontatuko dizut. Atxaga Bartzelonara joan zen
- Zer eman dizu berriki Estatu Batuetan egin duzuen egonaldi honek?
-Estatu Batuetako Mendebaldera emigratutako euskaldunen aztarna literarioak jasotzen ibili naiz, testu antologia bat egiteko, eta horrek asko lagundu digu hango errealitateaz jabetzen. Death Valley bisitatu genuenean, hura ez zen izan guretzat Parke Nazional baten bisita hutsa izan. Peter Aguereberryren arrastoen atzetik gindoazen.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Los libros vuelven a la Biblioteca Municipal de Santander
El Diario Montañés
El origen de la expresión 'joder la marrana' y su conexión con el vino
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.