MIRYAM GALILEA
Martes, 29 de julio 2008, 04:44
Publicidad
DV. Atzo arratsaldeko 6etan Udal Osoko Bilkura Arrunta ospatu zen Ezkio-Itsasoko Udaletxean eta beste gaien artean herriko alkatea zen Jose Ignacio Etxezarretak bere karguari uko egin zion, hemendik aurrera Marijo Telleria Ezkio-Itsasoko alkatea izango delarik.
Azken hauteskundeetan egoera berezi xamarra bizi izan zuen Ezkio-Itsasoko herriak, bi hautagaien artean berdinketa bat egon zenean. Azkenean egoera hau konpondu egin zuten, hautagai bakoitzak bi urte alkate izango zela erabakiz.
Dena den, eta gaur egungo lan-egoera dela eta Jose Igancio Etxezarretak ezin du karguarekin jarritu eta honi uko egin zion atzo. «Nire laugarren legealdia da Ezkio-Itsasoko udaletxean. Lehenengoan alkate orde bezala egon nintzen lanean; bigarrenean oposizioan egon nintzen; eta hirugarren eta laugarrenean alkatea izan naiz. Guztira 13 urte eta erdi eman ditut hemen», dio Etxezarretak.
Esaten duenez kargua uztearen arrazoia lan-arrazoia da guztiz. Momentu honetan hondakinekin erlazioa duen Donostiako elkarte batean dago lanean eta bi gauzak ezin ditu aldi berean aurrera eraman: «Urte hauetan guztietan nire ardura guztia Ezkio-Itsason eta bere herritarretan egon da. Gaur egun ezin diot behar duen denbora eskeini eta hori ez da bidezkoa ez herritarrentzat eta ezta niretzat ere, horregatik alkate karguari uko egitea erabaki dut. Dena den Marijo Telleria dut nire alboan eta esperientzia handiko emakumea izateaz gain, gaztea da eta ideia berriak ditu», dio.
Publicidad
Aldaketa honekin eta atzotik aurrera Jose Igancio Etxezarretak alkatea izateari uko egin dio eta bihar zinegotzi kargua utziko du. Horrela, Marijo Telleriak alkatetza eta hirigintza zinegotzi izango da eta Joxe Mari Zumarraga sartuko da Udalan zinegotzi bezala lan egiteko. Egoera hau datorren urteko ekaina arte mantenduko da, orduan alkate postua Tomas Etxaniz-ek hartuko du, legealdiko azken bi urtetarako.
Esperientzia
Hamahiru urte asko dira lanean eta Jose Ignacio Etxezarretak esperientzia ugari izan ditu. «Nire bizitzaren erdia Udaletxe honetan lanean eman dut eta esperientzia ederra izan da. Momentu on ugari egon dira, baina txarrak ere bizi izan ditut, adibidez, Juan Luis Arratibel (zinegotzia) eta Iñaki Idiakez (alkatea)-en heriotzak», dio. «Baina udaletxean bizi izan ditudan esperientzia guztiak nire eguneroko bizitzan balio izan didate. Herritarrek izan dituzten arazo desberdinak ezagutu ditut, bai txikiak baita handiak ere eta ahal izan dudan heinean konpondu ditut».
Publicidad
Jose Ignazio Etxezarretak eskerrak eman zien atzo zinegotzi guztiei eta sorte ona opa zion Marijo Telleria alkate berriari.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El Diario Montañés
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.