F. IBARGUTXI
Miércoles, 24 de septiembre 2008, 03:50
Publicidad
DV. Idazke Eskolak seigarren ekinaldia hasiko du laster. Ohi bezala, bi urteko ikasketak izango dira, idazketa literarioa nahiz dibulgaziozkoa eta teknikoa landuko direlarik. Klaseak presentzialak eta telematikoak izango dira eta iaz hasitako tutoretza pertsonalizatuari eutsiko zaio. Urriaren 1etik 15era bitartean izango da matrikula epea.
Orain arte 80 lagunek egin dituzte Idazle Eskolako ikasketak. Batik bat jende heldua eman izan du izena. Eskola presentzialak Bergarako UNEDeko egoitzan izaten dira, larunbat goizetan.
Lehen mailan irakasle hauek jardungo dira: Edorta Jimenez, Joseba Lozano, Aizpea Goenaga, Tere Irastortza eta Vicente Huizi; bigarrengoan, aipatutakoez gain, Anjel Lertxundi, Pako Aristi, Iñaki Zubeldia eta Itziar Gomez.
Atzoko aurkezpenean, Diputazioko Euskara zuzendariak, Estibaliz Alkortak, esan zuen eskola honek lagunduko duela irakurle masa kritikoa sortzen. Klase telematiokoez arduratzen den Asmoz Fundazioko Luis Mari Zalduak, berriz, honela jardun zuen: «Eskola honetan paradoxa bat gertatzen ari da: zientzia mundutik datozen batzuk idazketa literarioa ikasi nahian datoz, eta letretan hezitako batzuek, berriz, idazketa teknikoan edo Administraziokoan nahi dute sakondu».
Idazleak irakurle
Bestalde, azaroaren 1ean hasiko da Idazleak irakurle ekimenerako izen emateko epea. Idazle ba-tzuek beren sorkuntza-prozesuaren berri emango dute mintegi moduko bileretan.
Publicidad
Idazle hauek ariko dira: M. Landa (azaroa), G. Elortza Yon Etxaidez (abendua), J. Iturralde (urtarrila), J. Muñoz (otsaila), J.K. Igerabide (martxoa), J.M. Irigoien (apirila) eta L. Mintegi (maiatza).
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.