
PELLO ESNAL
Miércoles, 29 de octubre 2008, 03:44
Publicidad
B ertsoak egiteko programa bat eskatu didate. Ez dakit. Lehen, makinak egiten ziren; orain, berriz, programak. Aurrerapen-kontua izango da, nonbait. Gaitz erdi, gizakionak badira lehen eta azken hitzak.
Kontuak kontu, eginak ditut lehenengo probak. Ez pentsa. Izan ere, nola egin uko aurrerapenei? Eta, esaterako, prestatua dut zortziko txiki baten moldea. Hauxe:
Orain, kontua da lau hutsune horiek betetzea txukun eta graziaz, eta ahalik eta egokien.
Adibidez, hona hemen sei hitz, lehen hutsunea betetzeko balio lezaketenak: begirik, bihotzik, dirurik, etxerik, itzalik, lagunik...
Publicidad
Bigarrena betetzeko, beste sei hitz aukeran: gaua, hotza, lotsa, mina, zama, poza...
Eta hirugarrena betetzeko: ahanzte, esate, isiltze, kontatze, oroitze, siniste...
Eta, azkenik, laugarrena betetzekoak: galtzak, hitzak, kargak, loak, penak, sosak...
Ohar garrantzizkoak. Hau ez da, inola ere, ez atariko proba bat eta ez inolako proba objektiboa ere. Jainkoak guarda! Beraz, aukera bat baino gehiago dago; eta, agian, (ia-ia-ia) guztiak izan daitezke baleko. (Beste kontu bat da egoki eta graziako izatea). Norberak aukera dezala, bere senaren eta gustuaren arabera. A! Eta, goiko horiek ez ezik, beste hitz batzuk ere jar daitezke hutsuneetan, jakina, betiere silaben kopurua kontuan hartuta. Doinua ere, norberaren esku.
Publicidad
Osatu, kantatu eta gozatu. Eta gero gerokoak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.