JASONE OSORO
Miércoles, 3 de diciembre 2008, 03:05
Publicidad
Leire Narbaiza udalekuetan ezagutu nuen. Hogei urte pasa dira Goñira begirale joaten nintzen garai haietatik baina nekez ahaztuko ditut Nafarroako herri galdu hartan bizi izandakoak. Bada, Leireri bere blogean (http://eibar.org/blogak/leire) irakurri diot behin Mikel Laboa Getariako hondartzan ikusi zuela: «... eta baiñuko jantzixa be urdiñ illuna eukan!». Ere, esaten du Leirek. Eta «ere» hitza nabarmendu dut nik, Laboa beti azul marinoz edo beltzez janzten zelako. Eskenatokiak izutu egiten zuelako, lotsatia zelako, modu isilean bizi nahi zuelako.... Urdin iluna hautatu zuen Mikelek bere izanari kolorea emateko. Baina bere izena daramaten disko guztietan kolorearen aldeko apustua egin zuen. Zumeta margolari bikaina lagun, zertzelada koloretsuak eta unibertso erabat esperimental eta alaia plazaratu zuen.
Udalekuetan abestiarekin esnatzen ginen maiz. Laboaren kanta hura entzuten dudan bakoitzean irribarre egiten dut. Nire bizi-tzako garai gazte eta zoroak ekartzen dizkidalako burura. Bizitza deskubritzen hasi nin-tzen garaia. Errebeldia koloretsuz betetako egunak.
Astelehen iluntzean etxera iritsi nintzenean, zintzilik dudan Zumetaren serigrafia bati begira egon nintzen. Eta Mikelen Lili bat abestia kulunkatu zen nire memorian. Urdin iluna maite zuen gizon diskretuak koloreak jarri zizkien nire gaztaroa osatzen duten fotogramei. Hanka aulki gainean jarrita eta gitarra eskuan hartuta, halaxe iraungo du Mikelek nire oroimenean.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La juzgan por lucrarse de otra marca y vender cocinas de peor calidad
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.