Jatorrizko bertsioa, bertsio 'juniorra' eta, erdian, Martin Berasategi. /LUSA
CULTURA

Txistua protagonista Txirri, Mirri eta Txiribitonen azken diskoan

Aurreko hainbat diskotatik hartutako 12 abesti bildu dituzte 'Petiri Danbolin'-en. «Azken batean, txistulari edo pailazo izatea oso antzeko jardunak dira», diote

N. AZURMENDI

Viernes, 20 de febrero 2009, 03:09

Publicidad

DV. Pailazo ez ezik, txistulari ere badira Txirri eta Mirri, eta txistuari aparteko garrantzia eman diote oraingoz azkena duten diskoan. Antzinako euskaldunentzat, gosearen pertsonifikazioa zen diskoa izendatzeko berreskuratu duten Petiri Danbolin danbolindaria. «Gose gehien pasatzen zuena danbolindaria zen beti -ekarri zuen gogora Jose Inazio Ansorena -k, sabela hutsik izan arren ingurua alaitzen jarraitzen bazuen ere». Txiribiton ere beti gose denez, txistuaren edo ohikoa duen bozinaren ordez danbolina jarri dute oraingo honetan pailazo mutuaren eskuetan.

Kolaboratzaile askoren laguntzaz osatu duten diskorako lehendik ere argitaratuta dituzten hamabi kantu tradizional berreskuratu dituzte, urteetan zehar txistu doinuz sortuak. Txistuak, alegia, guztietan du presentzia, «batzuetan handiagoa eta besteetan txikiagoa, baina beti behar duten neurri zehatzean, tamainan». Diskoak, hain zuzen, hainbat kasutan eskuratzen zailak diren abestiak errekuperatzeko aukera ere eskaintzen du.

Serio hasi zuten aurkezpena Xabier Otaegik, Jose Inazio Ansorenak eta Txema Vitoriak, baina eskularru zuriak, sugur gorriak eta ileordeak nahikoa izan ziren bat-batean Txirri, Mirri eta Txiribiton agertzeko. Hantxe agertu ziren, halaber, Txirri, Mirri eta Txiribiton Junior eta, besteak beste, bertaratuen gosea arindu zuen Martin Berasategi sukaldaria.

Azken batean, «txistulari edo pailazo bi jardun oso antzekoak dira. Besteei alaitu behar diegu bizitza. Milatzeko lanetan beste batzuk arduratzen dira».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad