CULTURA

Opera Prima, Xabier Altuberi

F.I.

Miércoles, 18 de marzo 2009, 03:47

Publicidad

Ekitaldi berean Donostia Opera Prima saria eman zen. 35 urtetik beherakoentzat edo sekula libururik plazaratu gabeko idazleen-tzat da sari hau, eta oraingoan Xabier Altuberi egokitu zaio, nobelarengatik.

Xabier Altube 1971n jaioa da, Gasteizen, Aretxabaletan bizi da eta doktoretzako tesia idazten ari da. aurreneko literatur lana du eta atzoko ekitaldian era honetara azaldu zuen haren nondik norakoa: «Idazmolde baten bila abiatu naiz eta oso gustura sentitu naiz mugaren kontzeptuaren barruan. Ez dakit saria eman didaten testua ona delako edo sujerentea delako, besterik gabe».

Nobela maitasun istorio bat da. Hiru pertsonaia nagusi ditu eta pertsonaietako batek beste batengana joateko egiten duen mugimendua da istorioaren ardatza.

Donostiako Udaleko Euskararen Patronatuarekin lankide-tzan antolatzen ditu sariok Erein argitaletxeak. Gabilondok12.000 euro jaso ditu eta Altubek 4.500.

Bi liburuok apirilaren 23rako aterako ditu Ereinek, Liburuaren Egunerako.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad