Urnietako lagunak Atxaga agurtzen. /LUSA Atxaga, Baztarrika, Arbelbide, Garmendia eta Euzkitze. /LUSA
EUSKERA, KAZETARITZA

Berrogei urtez «bidegile» izateagatik omenaldia egin diote Mikel Atxaga kazetariari

Eusko Jaurlaritzak deituta euskalgintzako ordezkaritza zabala bildu zen atzo Miramar jauregian. 'Mikel Atxaga bidegile' liburuak haren artikulu hautatuak dakartza

FELIX IBARGUTXI

Jueves, 2 de abril 2009, 04:04

Publicidad

DV. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak omenaldi egin zion atzo Mikel Atxaga kazetariari, euskararen alde egindako lanagatik. Euskarazko kazetaritzan berrogei urte egindakoa da Atxaga, lehenbizi -n, gero -n. «Senezko kontalaria izan da, afizioz eta ofizioz», esan zuen atzo Elixabete Garmendiak, Atxagaren biografiaren egileak.

Miramar jauregian egin zen ekitaldia. Euskal munduko hainbat arlotako berrehun lagun bildu ziren, denak ere omenaldiaren partaide izan nahirik. Xabier Euzkitze aurkezleak hitz hauekin ekin zion: «Bideak ez dira bere kabuz sortzen, ez bere kabuz eraiki-tzen. Bidegileak ezinbestekoak izaten dira».

izeneko liburuxka- -bildumaz ere ari zen Euzkitze, hitz horiek esatean. Izan ere, Atxaga izan da kolekzio horretako arduraduna 1997az geroztik. Jakina denez, euskalgintzan nola edo hala nabarmendutako pertsonen biografiak eskaintzea da helburua, eta kalean berrehundik gora daude dagoeneko. Karpeta bakoitzak lau biografia ekarri ohi ditu eta orain aste pare bat aurkeztu ziren azkenak, 53 eta 54.ak, batak lau politikariren biografiak dakartzalarik, besteak lau bertsolarirenak. Biografien egileak ugari eta askotarikoak dira, eta gehienak Mikel Atxagak akuilatutakoak.

Atxagak berak ez zuen jendaurrean hitzik egin. Azken urtean nahiko pattal ibili da, eta orain pare bat hilabete aldizkariak merezimenduzko saria eman zionean ere ez zen gauza izan jendearen aurrean jarduteko. Elixabete Garmendia, biografiaren egileari aitortua dio «oso bera» dagoela.

Publicidad

Garmendiak hau esan zuen atzokoan: «Mikelek kontatutakoetatik, bada bat bereziki atentzioa eman zidana: nola 12 urte zituela etorri zen Urnietako etxetik Donostiara, Mirakontxa aldean moja batzuek zeukaten ikastetxera. Prezeptorioa zen hura, eta mutikoei erdara irakasten zitzaien, besteak beste. Ilunabar batean ailegatu ziren aita-semeak, farolak gasezkoak ziren eta orduan ari ziren langile batzuk haiek pizten. Hura pena, Mikelek sentitu zuena! Herritik hirira doan mutikoaren desolazioa ikusi nuen nik Mikelek egin zidan kontakizunean. Kasualitatea, Juan José Millásek atera berri duen nobelan an-tzeko pasadizoa topatu nuen».

Atxagaren lankide izan zen Elixabete Garmendia 70eko hamarkada bukaera aldera, aldizkarian. «Gogoan daukat 1976ko udazkeneko astelehen bat. Bezperan Xalbadior hil zen, omenaldia egin zioten ekitaldian bertan. Okendo kaleko erredakzioan, han geunden denok, hildakoa hantxe balego bezala. Mikelek zirt-zart egin zuen. Lana pasioz bizi duenaren jarrera izan zuen, eta handik gutxira han zen kalean, portadan Xalbador agertzen zelarik».

Publicidad

Bestalde, Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak esan zuen bildumak hogei urte beteak dituela eta Mari Karmen Garmendiak sortutako ekimena izan dela. Gero Miren Azkarate sailburua jardun zen, hasteko Mari Karmen Garmendiari zuzendu zitzaiolarik: «Barkatu, Mari Karmen, horrelako egitasmoa Mikel Atxagaren esku uztea, hori ez zenuen oso erabaki zaila izango». Eta gero hitz hauek esan zizkion Atxagari: «Indarkeriaren aurrean erakutsi duzun kemena bihotzez eskertzen dizut».

Bukaera emateko, Atxagak ida-tzitako testu bat irakurri zuen Euzkitzek. Omenduak Joxe Mari Aranalde zena gogoratu zuen bereziki, eta eskertsu agertu zen baita ere Anjel Lertxundirekin, libururako egin duen testuagatik. «Gaur, bereziki, euskaraz dihardutenak nahi ditut zoriondu», esan zuen.

Publicidad

Juan Mari Beltran, Ander Barrenetxea eta Ixiar Jauregik jarri zuten musika, eta Jon Mayak eta Vanesa Castañok dantza.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad