F. IBARGUTXI
Miércoles, 22 de abril 2009, 04:22
Publicidad
DV. Philip Roth estatubatuar idazlearen azken lana, iazko , euskaraz irakur daiteke jadanik. Meetok etxeak eman du argitara hau, itzulpen lanaz Nagore Tolosa arduratu delarik.
Estatu Batuetako idazle entzutetsuenetako bat da Roth. 1997an, Pulitzer saria irabazi zuen lanari esker, eta 1998an Arteen Domina Nazionala jaso zuen Etxe Zurian. Bi aldiz irabazi du Narrazio Sari Nazionala eta Narrazio Kritikarien Elkarteko Sari Nazionala. 2005ean, lanak Estatu Batuetako Historialarien Elkarteko saria irabazi zuen, «2003. eta 2004. urteetako Estatu Batuetako gai bati buruzko nobela historiko bikainagatik».
hau 1951ko Estatu Batuetan dago girotua. Koreako Gerrako bigarren urtea da. Protagonista, Marcus Messner gaztea, New Jerseyko Newark hirikoa da, Roth bera bezalaxe. Azken batean, bizitzaren ustekabe izugarrietan eta oztopo bitxietan hezten ari den gizon gazte baten istorioa konta-tzen da. Marcus haserretuegi dago gurasoekin bizitzen jarraitzeko; haiek utzi eta bere bidea egin beharko du, Newarketik urrun, ekialde-erdiko unibertsitate batean.
Atzoko aurkezpenean honela mintzatu zen Harkaitz Cano idazlea: «Idazle naizen aldetik, Philip Rothek azaltzen duen ofizioaren menperatze iraingarria zait bereziki inbidiagarri. Woody Allenen adinkide (bi urte gazteagoa da Allen) urtero-urtero eta New Yorkeko zuzendariaren kadentzia eta erregulartasun berberarekin iristen zaigu bere liburu berri bat, jakinik balio segurua dela, eta nekez egingo duela huts. Eta orain, Nagore Tolosaren itzulpen ederrari esker (ez zen erraza), euskaraz irakur dezakegu lehen aldiz bere azken eleberria. Beti da pozgarria miresten duzun idazle baten lana euskaraz irakurri ahal izatea. Orain, Nagoreri esker, badakigu Rothek ere nola idatziko lukeen euskaraz idatziko balu».
Publicidad
Canoren iritziz, hauek dira Rothen obsesioak: «Literatura bera, harreman sentimentalak (baina bereziki sexua), familia harremanak (beti ere judutar giro eta auzoetan murgilduak), eta azken urteotan, batez ere, dekadentzia fisikoa, gaixotasuna eta heriotza».
Zailtasunak
Itzultzailearentzat, Nagore Tolosa berastegiarrarentzat, izan da lan hau. Atzoko aurkezpenean aitortu zuen une larriak ere izan zituela lanaldiaren hasiera aldera. «Lehen irakurraldian ere ez nuen asko gozatu», esan zuen. «Bazituen liburu honek bere zailtasunak: esaldi ba-tzuk ez ziren inoiz amaitzen, harategiko terminologia, beisboleko jokaldien izenak...». Izan ere, harakin judu baten semea da protagonista.
Publicidad
Itzulpen lan honetan Amaia Apalauza izan du laguntzaile, eta Harkaitz Canoren oharrak oso baliagarriak izan omen zaizkio.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La juzgan por lucrarse de otra marca y vender cocinas de peor calidad
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.