Bi irabazleak. /MUNDUATE
Ataun

Xabier Zabalo eta Angel Vázquez, Euskadiko txapeldun

JR. MUNDUATE

Martes, 16 de junio 2009, 03:34

Publicidad

DV. Igandean ospatu zen Ataun San Martin XLV Txirrindulari Proba, aurten Euskadiko Txapelketa elite eta sub 23 mailakoetzat. Eguraldia lagun izan zuten 130,4 km luze izan zen ibilbidean zehar, eta trazauaren gogortasuna kontuatan izan gabe, 3 orduren bueltan ziren helmugan.

126 txirrindularik hartu zuten parte, eta bukatu erdiak gutxi gorabehera. Urkilagako pasabideak egin zuen lehen aurreselekzioa eta gero dena errematatzeko Zaldibiatik Lazkaomendirako igoerak, gutxi batzuk utzi zituen helmugan lehenak izateko aukerarekin. Helmugan, esprintean saiatu behar zuten Zabalo (Naturgas) olaztiarra eta Vázquez (Azysa) lazkaotarra Lehena, gaztea, aurreratu zelarik metako unean.

Sub 23 mailan podiuma egin zuten hirukoa: 1. Xabier Zabalo, 2. Julen Gonzalez (Caja Rural), 3. Alberto Morras (Seguros Bilbao). Elite mailan: Angel Vazquez (Azysa), Ugaitz Artola (Bidelan) eta Iñaki Lejarreta (Orbea) Ismael Lejarretaren semea.

Iñigo Chaurreau txirrindulari ohiak eta egungo Euskadiko Txirrindulari Federazioko teknikariak jantzi zien Euskadiko txapeldunen elastikoa.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad