FELIX IBARGUTXI
Viernes, 11 de enero 2013, 21:39
Bertso-Eskola Digitala webgunea aurkeztu du gaur Donostian Bertsozale Elkarteak. Horko ataletako bat Bertsotarako Arbel Digitala da, bertsoak idazten laguntzen duen programa, Euskal Herriko Unibertsitateko IXA taldeak prestatua. Beste ataletako bat Bertso-Eskolen Mapa da, Euskal Herriko eskola guztien berri ematen duena, eta tresna egokia haiekin harremanetan jarri nahi duenarentzat.
Publicidad
Euskal Herriko Bertsozale Elkartea eta EHUko IXA taldea elkarlanean jardun dira webgune hau garatzeko. Bertara ekarri dira Elkartearen Xenpelar dokumentazio-zentroko hainbat material, besteak beste doinutegia. Aipatutako bi atalez gain, Bertsolaritzaren Mapa izenekoa erre eskaintzen du web horren, non herri bakoitzean dagoen bertso-mugimendua deskribatzen den. Tresnak izeneko atalean, berriz, agenda, biografiak eta beste azalpen batzuk eskaintzen dira.
Manex Agirrezabal informatikaria izan da Arbel Digitalaren arduradun nagusia. Bertsozale Elkartearen izenean, berriz, Aritz Zerain koordinatzailea eta Transmisio Saileko Ixiar Eizagirre mintzatu dira gaur Donostiako KM Kulturunean egin den aurkezpenean.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.