Antzuola
Azpeitian lau gol sartuta eta irabazita bosgarren bukatuko du liga AKEkSecciones
Servicios
Destacamos
Antzuola
Azpeitian lau gol sartuta eta irabazita bosgarren bukatuko du liga AKEkAntzuola Kirol Elkarteko futbol talde nagusiak hiru puntuak ekarri zituen Azpeititik domekan Ikasberriri 1-4 irabazita. Neurketako aurreneko gola etxekoek sartu bazuten ere, bisitariek erantzuna ona eman zieten beste laurekin. Haritz Mondragon, Mikel Jauregi, Jon Baleztena eta Xabier Larrea izan ziren golegileak.
Bosgarrena da Antzuola sailkapenean. Laugarrena bost puntu aurretik du eta seigarrenari lau ateratzen dizkio. Leku horretan bukatuko da liga. Izan ere, jardunaldi bakarra falta da, datorren asteburukoa. Aretxabaleta C hartuko du Eztalan zapatu eguerdian, hamabiak eta laurdenetan.
Lau partida irabazi eta bat galdu dituzte AKEko asteburu honetan. Jubenilek hasiera ona eman zioten Urkiren kontrakoari Eibarko Unben 0-2 aurrea hartuz (Aimar Pozo eta Aimar Moreno) baina hiru gol jaso zituzten.
Kadeteentzat alderantziz geratu ziren gauzak Lazkaon Koparen barruan: galtzen hasi, 1-0 zein 2-1, eta azkenean 2-3 nagusitu ziren. Julen Garitanok, Ibai Valorrek eta Ander Etxanizek sartu zituzten golak.
Mutil infantilek Mutriku 4-1 hartu zuten mendean txapeldunen fasean, Eñaut San Sebastianek eta Aitor Madinak bina gol egin zituztelarik. Neskek, berriz, hiru puntu bereganatu zituzten Elgoibartik 0-2 irabazita.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.