Antzuola
Azpeitian lau gol sartuta eta irabazita bosgarren bukatuko du liga AKEkAntzuola
Azpeitian lau gol sartuta eta irabazita bosgarren bukatuko du liga AKEkAntzuola
Martes, 14 de enero 2025, 20:15
Antzuola Kirol Elkarteko futbol talde nagusiak hiru puntuak ekarri zituen Azpeititik domekan Ikasberriri 1-4 irabazita. Neurketako aurreneko gola etxekoek sartu bazuten ere, bisitariek erantzuna ona eman zieten beste laurekin. Haritz Mondragon, Mikel Jauregi, Jon Baleztena eta Xabier Larrea izan ziren golegileak.
Publicidad
Bosgarrena da Antzuola sailkapenean. Laugarrena bost puntu aurretik du eta seigarrenari lau ateratzen dizkio. Leku horretan bukatuko da liga. Izan ere, jardunaldi bakarra falta da, datorren asteburukoa. Aretxabaleta C hartuko du Eztalan zapatu eguerdian, hamabiak eta laurdenetan.
Lau partida irabazi eta bat galdu dituzte AKEko asteburu honetan. Jubenilek hasiera ona eman zioten Urkiren kontrakoari Eibarko Unben 0-2 aurrea hartuz (Aimar Pozo eta Aimar Moreno) baina hiru gol jaso zituzten.
Kadeteentzat alderantziz geratu ziren gauzak Lazkaon Koparen barruan: galtzen hasi, 1-0 zein 2-1, eta azkenean 2-3 nagusitu ziren. Julen Garitanok, Ibai Valorrek eta Ander Etxanizek sartu zituzten golak.
Mutil infantilek Mutriku 4-1 hartu zuten mendean txapeldunen fasean, Eñaut San Sebastianek eta Aitor Madinak bina gol egin zituztelarik. Neskek, berriz, hiru puntu bereganatu zituzten Elgoibartik 0-2 irabazita.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.