Antzuola
Manex Astigarraga, Esti Curiel eta Xabin Fernandezen bakarrizketak gaztetxean ostiral honetanSecciones
Servicios
Destacamos
Antzuola
Manex Astigarraga, Esti Curiel eta Xabin Fernandezen bakarrizketak gaztetxean ostiral honetanEl Diario Vasco
Antzuola.
Jueves, 9 de enero 2025, 20:29
Antzuolako gaztetxeak bakarrizketa saioak antolatu ditu ostiral honetarako. 20:30ean hasita, proposamen hirukoitza izango da. Hala, Manex Astigarraga debarra, Esti Curiel zumaiarra eta Xabin Fernandez legorretarra arituko dira taula gainean euren bakarrizketekin. Sarrera doakoa da.
Hiruak ere eskarmentuko artistak dira taula gainean. Astigarragak hainbat bakarrizketa eraman ditu oholtzara eta bertsolaritza munduan ere ezaguna da bere ibilbidea. Curielek hemeretzi urte daramatza antzerki munduan, bai aktore modura, baita sortzaile modura ere eta hainbat antzerki talderekin egin du lan. Fernandezen aurpegia ere aski ezaguna da. Izan ere, berriemaile, erredaktore eta aurkezle lanetan ibilia da telebista nahiz irratian.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.