Antzuola

'Oscarra Óscarrentzat' antzezlana, zapatu arratsaldean Torresoroan

Joseba Lezeta

antzuola.

Miércoles, 15 de enero 2025, 19:58

Txalo Produkzioakek ekoitzitako 'Oscarra Óscarrentzat' antzezlana ikusi ahal izango da Torresoroako areto nagusian zapatuan, etzi, arra-tsaldeko sei eta erdietatik aurrera. Mario Hernándezek idatzi eta zuzendutako obra honetan lau aktore ezagunek egiten dute lan: Ane Gabarainek, Oihana Maritorenak, Mikel Laskurainek eta Jon Plazaolak.

Publicidad

Óscar Manzano zine zuzendaria, Irene Navarro Ogasun ministroa, Guillermo Barrientos Kultura ministroa eta Pauline izeneko emakume mistreiotsua dira pertsonaiak. Motel txiki baten elkartzen dira Oscar sariak banatu aurretik. Ordu eta erdiko irauten duen komedia eroa da.

Hamabost euro balio du sarrerak –ikasle eta gazteentzat zazpi– eta entradium.com webgunean eskura daiteke Torresoroara bertara joan aurretik.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad