Borrar
Uzarragara doan errepide zatiko konponketa lanak, Iturriotz eta Lausagarreta baserrien artean. ALBERDI
Uzarragako igoera martxoaren 29an jarri dute txirrindulari egutegian

Antzuola

Uzarragako igoera martxoaren 29an jarri dute txirrindulari egutegian

Abenduko bigarren astean Diputazioak errepidean hasi zituen konponketa lanak ez dira bukatu oraindik

Joseba Lezeta

antzuola.

Sábado, 11 de enero 2025, 20:39

Aurtengo junior mailako Uzarragako Igoerak badu eguna. Martxoaren 29an, zapatu arratsaldez, jokatuko da eguenean Gipuzkoako Txirindulari-tza Federazioak egingo duen ba-tzar nagusian urteko proba egutegiak baiezkoa jasoz gero.

Azken hilabeteetako geldialdiaren ondoren, badirudi Gipuzkoako txirrindularitzak errepideko lehiaketak antolatzeko dituen arazoei irtenbidea topatu diela.

Hogeita hiru urtetik beherakoen Antzuola Saria-Iñaki Leteren Oroimenezkoak, berriz, ohiko data du, herriko jaien aurreko domeka goizean, uztailaren 13an hain zuzen.

Uzarragako bideari dagokionez, obretan da gaur egun. Abenduko bigarren astean hasi zituen Diputazioak lanak. Bazterrak hartuta dituzte eta azken egunetan batez ere Azkarate baserriko bidegurutze inguruan ibili dira konponketan.

Hainbat zatitan behera eginda dago errepidea eta lur-jausi txikiak ere baziren beste zenbait unetan. Hilabete eta erdi pasatxo falta da Uzarragako Igoeraren eguna heldu arte.

Futbol talde infantila Eztalan

Antzuola Kirol Elkarteko infantilek txapeldunen faseko neurketa dute Mutrikuren aurka eguerdiko 12:00etan Eztalan. Bosgarren daude multzoko sailkapenean etxekoak.

AKEko beste bi futbol talde ere gaur zelairatzekoak dira, baina kanpoan. Jubenilek Eibarko Unben zain dute Urki C 12:30ean eta nagusiek Azpeitin Ikasberriri egingo diote aurre 15:30ean .

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Uzarragako igoera martxoaren 29an jarri dute txirrindulari egutegian