![Abian da Euspot lehiaketaren 13. edizioa](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/02/07/91517127-kte--1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
![Abian da Euspot lehiaketaren 13. edizioa](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/02/07/91517127-kte--1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
A.U.
aretxabaleta.
Miércoles, 7 de febrero 2024, 01:00
Euskarazko spoten sorkuntza bultzatzeko sortu zen Euspot lehiaketaren beste edizio bat abian da eta Mondragon Unibertsitateko Aretxabaletako campusean aurkeztu dute. Udala, Arteman Komunikazioa, Mondragon Unibertsitatea eta Arizmendi Ikastola dira antolatzaileak eta haien ordezkariak izan ziren aurkezpenean: Garikoitz Iturbe, alkatea; Naiara Okina, Arizmendi ikastolako komunikazio arduraduna; Arantzazu Lagunilla, Arteman Komunikazioko zuzendaria; eta Xabi Igoa, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Komunikazio arloko zuzendaria. Ekimenaren Alex Zenarruzabeitia, Bai Euskarari Elkarteko aholkularia ere han izan zen, elkartea ekimenaren laguntzaileetako bat ere baita, Music Libraryrekin batera. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila izango da babesle nagusia.
2011 urtean jaio zen Euspot. Euskal Herrian aitzindaria da euskara, sormena eta publizitatearen arloa uztartzen, eta erreferente bilakatu da euskarazko publizitatearen harrobia lantzen. Ondo errotutako lehiaketa da Euspot eta orain arteko edizioetan 750 spot inguru jaso dira. Iazko edizioko parte-hartzea «historikoa» izan zela nabarmendu zuten antolatzaileek; 149 spot jaso ziren guztira.
Aurten 13. edizioa burutuko du lehiaketak eta landu beharreko gaia 'Telefono mugikorrak eta adin txikikoak' da. Gizartean eztabaida bero-bero dago arlo honen inguruan; asko dira mugikorren erabilerari mugak edo debekuak jarri nahi dizkieten kolektiboak eta adin txikikoek egiten duten mugikorren erabilerarekin oso kritiko azaltzen direnak. Badira egitasmo konkretuak herri ezberdinetan martxan jarri direnak, guraso elkarte ezberdinetatik sustatu diren kanpainak, mugikorraren erabilera ez egokiak arazo larriak sor ditzakeela dioten profesionalak...
Helburua da 30 segundoko iragarki bat sortzea gizartean kontzientzia pizteko eta bereziki guraso gazteen kolektiboan eragiteko. «12 urteko seme-alabak mugikorra eskatu die gurasoei. Zer egin?» gaiari erantzun behar dioten spot sortzaile eta originalak bilatzen ari gara. Teknologiak eta mugikorrek adin txikikoei eskaintzen dizkieten aukera eta mehatxuak aintzat hartuko dituzten iragarkiak. Gizarte orokorrari, baina bereziki adin txikiko haurren guraso eta hezitzaileei zuzendutako iragarkia izan behar da.
Guztira sei sari banatuko dira: spotik onena (1.000 euro); publikoaren saria (500 euro); gazteen saria (14-18 urte) (500 euro); musika sinkronizazio onenaren saria (300 euro); Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena (500 euro); eta Arizmendiko ikasleen spotik onena (250 euro).
Parte-hartzaileek maiatzaren 20a bitartean izango dute aukera euren lanak egin eta aurkezteko. Lanen iraupena 30 segundokoa izan behar da gehienez. Formatua librea izango da, spota edozein formatutan grabatu ahal izango dela: horizontalean ala bertikalean.
Informazio gehiago www.euspot.eus atarian lor daiteke.
Bestalde, aurten ere antolakuntzak ikus-entzunezko publizitatearen gaineko formazioak eskainiko ditu Euskal Herriko ikastetxeetan, spot egileen harrobia indartzeko asmotan. Formazio saioen helburua izango da gazteei sormenaren eta publizitatearen inguruan izan dezaketen sena sustatzea eta lehiaketan parte hartzera animatzea. Azken urteetan 4.500 ikasle baino gehiagok jaso dituzte Euspoteko formazio saioak hezkuntza zentro ezberdinetan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.