Aretxabaleta
Alkate soinua' Andramari bezperara pasatzea erabaki da AretxabaletanSecciones
Servicios
Destacamos
Aretxabaleta
Alkate soinua' Andramari bezperara pasatzea erabaki da AretxabaletanE. A.
Jueves, 1 de agosto 2024, 21:06
Aretxabaletako Udalak prest du aurtengo Andremaixen egitaraua. «Andramaixak gero eta anitzagoak dira, nahiz eta oraindik egiteko asko dagoen. Atxabaltar guztiei esker, festak asko aldatu dira, aldatzen ari dira eta aldatuko dira, garai eta unera egokituz. Denon artean egiten ditugu jaiak, eta beraz, aniztasun horren isla dira diotenez.
Gobernu-taldeak «aniztasunarekin bat eginez, egun hauetan herritar oro errespetatua, kontuan hartua, gustura eta integratua sentitzea du helburu». Iaz, herriaren borondatea ordezka-tzen duten alkatearen makila eta Aretxabaletako bandera elizara ez eramateko erabakia hartu zen. «Horrela, banderarekin aldarearen aurrean makurtzeari eta belaunikatzeari utzi zitzaion, uste baitzen gaur egun funtsezkoa dela erakunde publikoek akonfesionaltasun printzipioari jarraitzea, eta ondorioz, erlijio neutraltasunerako bideari ekitea».
Aurten, hasitako bide horri jarraituz, «eta tradizioarekiko errespetua alde batera utzi gabe, udaletxetik elizako ateraino egiten den 'Alkate soinua' Andramari bezperara pasatzea erabaki da, jaiei hasiera emateko», jakinarazi dute udaletxetik.
Bestalde, pregoian parte har-tzen duten eragileekin bilera egin ondoren, «ikurrina komunitate osoari eskainiko zaiola erabaki da, eta ez bakarrik udalbatzari, orain arte egin den bezala. Izan ere, gobernu honek uste du jarduera horrek Aretxabaletako udalaren eta herriaren arteko harremanaren irudipen fidelagoa eskaintzen duela, elkarlan eraikitzailearen garrantzia nabarmenduz» , aditzera eman dute Aretxabaletako udaletxetik. Jaiak, ohi bezala, abuztuaren 14an hasiko dira Aretxabaletan eta 17an amaitu.
Jaietako lehen egunean, arratsaldeko 13:00etan, Marianito eta pintxada, txosnagunean. 14:30 Gazte bazkaria, eta ostean, bingo musikatua, txosnagunean. Arra-tsaldeko 16:00etan, jai kanpaiak entzungo dira, Andra Mari jaiei hasiera emateko. 16:00etan, Mus txapelketa, Herriko plazan. Izen-emate, 15:30etik 15:55era, 20 euro ordainduta. 16:00 Ur puzgarriak, Arlu-tzeko kantxan. Bainujantzia eramatea gomendatu dute. 17:30ean, Erraldoi berrien aurkezpena, Aretxabaletako gaiteroekin batera. 18:30 Txosnaguneko gazteen kalejira eta olinpiadak.
Arratsaldeko 19:00 Ikurrinari agurra: udalbatza, Alkate soinua-ri jarraituz, udaletxe aurrean bilduko da herritarrekin eta Aretxabaleta Abesbatzak eta Leizarra musika eskolako dantzariek lagunduta egingo diote agurra ikurrinari. Ondoren, pregoia eta txupinazoa eta Artistas del Gremio taldearen kalejira. 20:00etan, Salbea, Andra Mari elizan, Aretxabaleta Abesbatzak lagunduta. 20:30ean, Fan&Go musika taldearekin dantzaldia Herriko Plazan. 22:30 Deabru Beltzak taldearekin 'Su danborrak' ikus-kizuna, Herriko Plazatik abiatuta.
Andramari Egunean, 10:00etan, Diana, herriko txistulariekin. 11:00etan, Pilota partiduak, herriko promesa gazteak, Iturrigorri pilotalekuan. 11:00etan, Udalbatzaren eta Milagroko bandaren bisita zaharren egoitzara. Ondoren, 11:45ean, Elizbira. 12:00etan, Meza nagusia, Andra Mari parrokian. Eguerdiko 12:30etan Pontx pailazoaren ikuskizuna, Herriko Plazan. 13:30ean, Milagroko musika bandaren emanaldia, Durana kalean.
Arratsaldeko 17:00 Pilota partiduak: Afizionatu maila: Zugasti-Balerdi / Etxaniz-Erle; Elite maila (Udako Master Laboral Kutxa torneoa): Larrarte-Betegi / Etxegarai-Oses. Ondoren, 17:30ean Haur eta gazteentzako bolo-txapelketa, bolatokian. 18:30 Kontzertua, txosnagunean: Danel Sarasua. 19:00etan Yogurinha Borovaren Amona Molona ikuskizuna, Mitarte kalean. 20:00etan, Holi Festa, Arlutzeko kantxan. 22:00etan Zinez, Ithaka eta Añube taldeen kontzertuak. 22:30ean, Amparanoia taldearen emanaldia, Herriko Plazan. 03:00etan, Galtzontzilo, kulero eta tanga lasterketa.
Hilaren 16a, haurren eguna izango da Aretxabaletan. Goizeko 10:00etan, Leintz bailarako 85. txirrindulari lasterketa. 11:00-13:00 Joku mitologikoak haurren-tzat, Herriko Plazan. 11:30 Alkate txikien pregoia, udaletxeko balkoitik eta boloa. Ondoren, haurren eskutik, buruhandiak Herriko Plazan. 13:00etan, Ostomila txotxongilo taldearen Alaia galtzagorria ikuskizuna, Herriko Plazan.
Arratsaldeko 16:30 Jolas parkea: Santa Fe trena, zezen mekanikoa, giza-futbolina eta puzgarriak; Herriko plazan. 17:00 Pilota partiduak, Iturrigorri pilotalekuan –prezioa, 15 euro–. Afizionatu maila: Betegi-Insausti / Zarrabeitia-Urrutikoetxea. Profesional maila: Bakaikoa-Elizegi / Zubizarreta-Ugartemendia Izarra: Jaka-Aranguren / Alberdi II-Albisu.
Arratsaldeko 18:00etan, haurrentzako disko-festa Erre Produkzioak taldearen eskutik, Mitarte kalean. 19:00etan, Bertso-poteoa, txosnaguneak antolatuta. 19:30ean, Txita Sound System (TSS), Muffin DJarekin, kaleetan zehar. Gaueko 21:00etan, Kontzertuak, Mitarte kalean: Kaparrak. 22:00etan, Kontzertua, Herriko Plazan: Goxua'n Salsa. 22:30ean, Bolo txapelketa bolatokian.
Jaietako azken egunean, gazteen egunean, goizeko 11:00etan, Diana, herriko txistulariekin. 12:00etan, Sokamuturra, Durana kalean. Eguerdiko 12:30ean, dantzaldia, Radio Rebelde Covers taldearekin, Mitarte kalean. 14:30ean, Herri bazkaria, Herriko Plazan. Paella bukatu arte banatuko da eta norberak eroango ditu edaria eta ogia. 15:30ean, Egur jolasak, Herriko Plazan. Bazkalostean, kuadrillen arteko jolasak, Herriko Plazan, Gazte Mugimenduak antolatuta. Arratsaldeko 18:00etan Sokamuturra, Durana kalean. 18:00etan, Sokamuturraren alternatiba ekitaldia, txosnagunean. 19:30 Kuadrillei sari banaketa, Herriko Plazan. 19:45ean Rockalean taldea, kaleetan. 23:00etan, Puro Relajo mariatxi taldea, Herriko Plazan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.