Arkarazo auzora doan bide bazterreko areka garbi-garbi. DV

Aretxabaleta

Aretxabaletako Udalak auzoetako konponketak lehenetsi nahi ditu

Hainbat asfaltatze lan egin nahi dira aurten auzoetan, pista zein oinezkoentzako bideak ere konponduko dira eta ur toma gehiago jarri

Kepa Oliden

Aretxabaleta

Miércoles, 8 de enero 2025, 20:17

Udalak auzoetako baldintzak hobetzeko hartutako konpromisoari eutsiz, hainbat lan egin eta egiteko asmoa du hurrengo urte, aste eta hilabeteetan.

Publicidad

Auzo alkateekin egin den lanketaren ondorioz, proposamenetatik abiatuta, egin diren lanez gain, beste hainbat lan egingo dira aurten auzoetan.

Orain arte, auzoetako bide bazterrak garbitu dira; ... Oro, Larriño, Goronaeta, Aozaratza, Boliñaga, Arkarazo, Apotza Etxebarri, Galartza eta Isurieta auzoetakoak batik bat, guztira 10 kilometro, eta udalak konpromisoa hartu nahi du auzoetako arekak, ahal den heinean, garbi mantentzeko.

Asfaltatze lan

Horrez gain, beste hainbat asfaltatze lan egin nahi dira aurten auzoetan. Alde batetik, Agarre eta Etxezuriko bideak asfaltatze beharra daukatela ikusi da eta horri ekin nahi zaio. Koruetan ere, errekabitarteko bidea ere konponduko da. Eta auzoetako pista zein oinezkoentzako bideak ere konponduko dira urte honetan, dauden zuloak konpondu eta beste hainbatetan pistak homigoituko dira.

Asfaltatze lanak aparte, hainbat lan txiki ere egingo dira auzoetan, Galartzako dorrea inguratzen duen horma konpondu eta Larrinoko frontoia eta txintxaunak ere konponduko dira, adibidez.

Bestalde, sute bat gertatuz gero, suhiltzaileak heldu bitartean sutea minimizatzeko ur toma gehiago jarri nahi dira auzoetan, suteei aurre egiteko. Horretarako, udala suhiltzaileekin lanean ari da honen zabalkundean eta bere mantenimenduan laguntzeko.

Publicidad

Ur tomaren gaian bereziki indarra jarri nahi du udalak, oso garrantzitsua baita baserritarren eskutik baliabide horiek egotea sute mota batzuk gelditzeko modu bakarra baita lehenengo eta presazko esku hartze hori. Horrekin batera formazioa eskainiko da.

Azkenik, argiteria publikoa zabaltzeko ere lehen pausoak emango dira auzoetan. Auzotarren aspaldiko eskaera da eta proiektu bat enkargatuko da horretarako, beti ere, auzo alkateekin adostuta. Honen helburua landa eremuko auzoetan segurtasuna bermatzen duen argiteria egotea da. Horretarako aukera ezberdinak aztertuko dira; eguzki energiarekin funtzionatzen duten farolak, farola konbentzionalak...

Publicidad

Argiteria edukitzea eskatzen duten isolatuta dauden baserrietako sarreran ere argia egon ahal izateko aukera ezberdinak aztertuko dira eta irtenbide ezberdinak proposatzea aurre ikusten da.

Honekin guztiarekin batera, auzoetako konponketak bermatzeko auzo alkateekin funtzionatzeko modu bat ere adostu da, haien eskaerei irtenbidea ematen dela bermatzeko eta haien (eta berez auzotarren) erabakimena handitzeko helburuarekin.

Aitor Sarasua

Bestalde, abian da Aitor Sarasua III. bertso paper lehiaketa, Bertsularien lagunak elkarteak Aretxabaletako Udalarekin elkarlanean antolatuta.

Aitor Sarasua Maritxalar (Aretxabaleta 1967-Itsasu 2018) oso gazte hasi zen Almen ikastolako bertso eskolan eta haren irakasle Xanti Iparragirre, Patxi Goikolea eta Joanito Akizu izan ziren. Bertsolari eta euskaltzale amorratua, bi arlo horietan lan handia egin zuen.

Publicidad

Bertso lehiaketak adinaren araberako hiru maila izanen ditu. Helduen maila: 2007. urtetik gorakoak, gutxienez 6 bertso eta gehienez 10; gazteen maila: 2008 eta 2011 urte artekoak, 4-8 bertso, eta haurren maila: 2012 urtera artekoak, 2-4 bertso.

Lehiaketara lanak igortzeko epea otsailaren 21ean bukatuko da. Epaia martxoaren 14an jakinaraziko da webgunearen bidez.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad