Aretxabaleta
Arizmendi Ikastolak hitzaldi zikloa antolatu du, 20. urteurrenaren baitanSecciones
Servicios
Destacamos
Aretxabaleta
Arizmendi Ikastolak hitzaldi zikloa antolatu du, 20. urteurrenaren baitanEl Diario Vasco
aretxabaleta.
Jueves, 11 de abril 2024, 20:26
Arizmendi Ikastola bere 20. urteurrena ospatzen ari da, eta horren baitan hainbat ekitaldi antolatu dituzte, hroien artean hitzaldi ziklo bat. Hala, bi hitzaldi prestatu dituzte, Aretxabaletan eta Arrasaten gauzatuko direnak. Lehenengo hitzordua Akurpe kultur etxean izango da, datorren asteazkenean, apirilaren 17an, eta bigarrena, berriz, maiatzaren 15ean Arrasateko Kulturaten.
Aretxabaletako hitzaldia 'Euskara, aurrera ala atzera goaz' izenburupean dator eta bertan elkartuko dira hizlari gisa Imanol Larrea (Soziolinguistika klusterra), Jon Sarasua (Euskaltzaindia), Jasone Mendizabal (Euslatzaleen Topagunea) eta Mari Karmen Arrieta (Eskoriatzako teknikaria).
Arrasateko hitzorduan, berriz, 'Arizmendi Ikastola kooperatiba, gaur zergatik' gaiaren inguruan arituko dira Esther Merino (ikastolako profesionala), Mikel Lopez de Arkaute (ikastolako gurasoa), Maialen Arratibel (ikastolako ikasle ohia), Leire Okarantza (ikastolako gurasoa eta kolaboratzailea) eta Iñigo Iñurrategi (Mondragon taldeko heziketa kooperatiboko arduraduna).
Ikastolatik azpimarratu dutenez, interesa duen edonor dago hitzaldietara gonbidatuta.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.