Borrar

Aretxabaleta

Aste Santurako proposamenak Loramendiren eskutik

El Diario Vasco

ARETXABALETA.

Miércoles, 2 de abril 2025, 20:19

Loramendi Euskara Elkarteak 'Loratu Abentura' izeneko aisialdi eskaintza aurkeztu du Aste Santurako. Apirilaren 14tik 16ra bitartean, 6 eta 12 urte bitarteko haurrek abenturaz betetako hiru egun izango dituzte, 10:00etatik 13:00etara.

Haur eta gaztetxoentzako egitarau berezia prestatu dute, jolas, jarduera dinamiko eta natura-ingurunearekin lotutako ekintzekin. Loramendik antolatutako ekimen honen helburua aisialdia eta euskararen transmisioa uztartzea da, haurrek euskarazko ingurune ludiko eta hezitzaile batean gozatzeko aukera izan dezaten.

Parte hartu nahi duten familiek izena emateko epea apirilaren 7ra arte dute. Horretarako, Loramendik Durana kalean duen bulegora joan beharko dute. Bazkideek 50 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek, 60 euro. Gainera, deskontuak ere izango dira: bigarren umeak 10 euro gutxiago ordainduko du, eta hirugarrenak doan parte hartu ahal izango du. Plazak mugatuak dira, beraz, interesa dutenek ahalik eta azkarren izena ematea gomendatzen da.

Informazio gehiago Loramendiko elkartean, 747 42 18 69 telefono zenbakira deituz edo loratu@loramendielkartea.eus helbidera idatziz.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aste Santurako proposamenak Loramendiren eskutik