Aretxabaleta

Dorletako Ama Txe-ko txirrindulariak Asteasun mendi bizikletan lehiatu ziren

El Diario Vasco

aretxabaleta.

Martes, 14 de enero 2025, 20:15

Dorletako Ama Txe-ko txirrindulariak Asteasun ospatutako Mendi Bizikleta lasterketan lehiatu ziren pasa den larunbat arratsaldean. Gipuzkoako txirrindularitzak, lehengo urteko denboraldi bukaeratik jasandako etenaren ondoren, hau izan da gaztetxoen denboraldiko lehen lasterketa.

Publicidad

Asteasuko Elizmendi-ko zelaietan 200 txirrindularitik gora elkartu ziren 3 kategoriatan banatuta Benjamin, Alebin eta Infantil mailan. Aurreko egunetan eta goizean bertan egindako euriagatik erabat lokaztutako ibilbidea eduki zuten. Hiru ibilbide ezberdinetan zehar taldeko bost txirrindularik hartu zuten parte. Benjamin kategorian Ekain Garrok parte hartu zuen, ederki moldatu zen Asteasuko zelai lokaztuetan lasterketa polita eginaz.

Alebin kategorian Amets Esnal eta Maddi Agirretxe-k parte hartu zuten, hauen ibilbidean zelai lokaztuetaz gain, oztopo ezberdinak eduki zituzten ze-harkatzeko, gozatu ederra hartu zuten biak ala biak ere ibilbidean zehar. Azkenik, Infantil kategorian Oxel Kortabarria eta Nile Agirretxe lehiatu ziren. Hauen ibilbidea luzeago eta gora beheratsuagoa izan zen.

Lasterketa bikaina burutu zuten taldearen aurreko muturrean ibiliaz. Nilek infantil kategoriako lasterketa irabaztea lortu zuen.

Hurrengo hitzordua datorren larunbatean izango dugu Irunen. Zorionak partehartzaileei eta baita lasterketa hau antolatu duten Aiztondo, Danena kirol elkarteei eta Asteasuko Udalari ere.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad