Aretxabaleta
Euskara indarberritzeko Aroa planaren bigarren saioa egingo da asteazkenean ArkupenSecciones
Servicios
Destacamos
Aretxabaleta
Euskara indarberritzeko Aroa planaren bigarren saioa egingo da asteazkenean ArkupenEuskara indarberritzeko eta euskaldunak ahalduntzeko Aroa planaren baitan bigarren saioa egingo da asteazken honetan, Arkupe kultur etxean, 18:00etatik 20:00etara. Lan saio honetan, orotara jaso diren ideiak, lan-ildoak, erronkak... berreskuratu eta horiei forma emango zaie, ekintzetara ekarrita.
Aretxabaletako Udala ari da Aroa plana garatzen. Hiru lan saio antolatu dira Elhuyar-ekin elkarlanean. Abenduaren 3an egin zen lehen lan saioa eta diagnostikoa osatu eta datozen urteetarako erronka estrategikoak identifikatu ziren bertan.
17 parte-hartzaile izan ziren abenduaren 3an antolatu zen lan saioan. Saioari hasiera emateko, sarrera eta elkar-ezagutza prozesu bat egin zuten.
Diseinu-batzordea kokatu zuten Elhuyar Aholkularitzako teknikariek, udal guztiei euskara indarberritzeko eta euskaldunok ahalduntzeko ekintza-plana egitea dagokiela adieraziz eta Aretxabaletan herritarren parte-hartzearekin heldu nahi zaiola azalduz.
Behin hori eginda, diagnostikoaren aurkezpena, ekarpenak eta aurrera begirako erronkak identifikatu zituzten. Saioari itxiera emateko, parte hartzaileei eskerrak eman, saioaren balorazio edo iritziak jaso eta hurrengo hitzordua noiz izango den azaldu zitzaien parte-hartzaileei.
Orain, asteazkenean egingo den bigarren saio honetan parte hartzeko deia berretsi du Aretxabaletako Udalak. Dei egin nahi die herritarrei, beraien «ekarpenak ezinbestekoak» baitira lanketarekin aurrera egiteko.
Euskara indarberritzeko eta euskaldunok ahalduntzeko marko estrategikoa da Aroa. Eusko Jaurlaritzak landu du eta Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrien esku jarri du. Bi eginkizun dituzte udalerriek: batetik, euskarak udalerrian egun duen egoeraren azterketa sakona egin; eta, bestetik, datozen urteetarako plan estrategikoa diseinatu.
Testuinguru horretan, Aretxabaletako Udalak Aroa plana diseinatzeko prozesua abian jarri zuen iazko abenduan.
Egitasmo honen bidez, Udalaren kezka adierazi nahi da, urtez urte gaztelaniaren erabilera indartzen ari delako aretxabaletarren artean. Soziolinguistika Klusterrak 2021ean egindako azken inkesta soziolinguistikoaren arabera, hamar herritarretik lauk soilik egiten dute euskaraz kalean; duela hamar urtetik hona 9 puntu jaitsi da erabilera. Adin tarteari erreparatzen bazaio, 14 urte artekoak dira euskara gehien erabiltzen dutenak, baina azken hamar urteotan, 14 puntu egin du behera gaztetxoenen kaleko erabilerak.
Datu kezkagarriak dira, eta horregatik, hain zuzen ere, zentzu handiagoa hartzen du Aroa gisako ekimena abiatzea Aretxabaletan. Herritar guztien iritziak eta parte-hartzea funtsezkoak dira plana arrakastatsua izan dadin.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.