Borrar
Bikote mixtoak izan ziren aurrez aurre Iturrigorri frontoian. DV
Euskararen aldeko pilotakadak izan zituzten ikusgai Kurtzebarriko haurrek

Aretxabaleta

Euskararen aldeko pilotakadak izan zituzten ikusgai Kurtzebarriko haurrek

Euskararen Egunean eskuz binakako pilota partidak eta txokolatada antolatu zituen Kurtzebarri eskolak

K. O.

aretxabaleta.

Miércoles, 4 de diciembre 2024, 18:58

Eskuz binakako bikote mixtoen arteko pilotakadekin ospatu zuten Euskararen Eguna Kurtzebarri eskolako haurrek giro ezinhobean. Iturrigorri frontoian Irati Betegik eta Migeltxok Leire Etxaniz eta Aitor Atxotegi izan zituzten aurrez aurre. Azken hau plaentxiarra ezik, gainerako hirurak pilotari atxabaltarrak. Lehen hezkuntzako eskola-umeak izan ziren ikusle arra-tsaldeko 15:30ean hasi zen pilota partidan.

Beraz, euskal kultura eta emakumearen ikusgarritasuna kirol munduan izan ziren aurtengo protagonista nagusiak Kurtzebarrik antolatutako Euskara Eguneko egitarauan.

Bestalde, Kurtzebarri eskolako txikienek, Haur Hezkuntzako umeek, txokolatada ederra izan zuten eskolan bertan. 60tik gora haurrentzat merienda ederra egin zuten.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskararen aldeko pilotakadak izan zituzten ikusgai Kurtzebarriko haurrek