Aretxabaleta
Gotzone Butronek irabazi du Karmele Igartua sorkuntza beka 'Kaiolatuak' lanarekinSecciones
Servicios
Destacamos
Aretxabaleta
Gotzone Butronek irabazi du Karmele Igartua sorkuntza beka 'Kaiolatuak' lanarekinGotzone Butron Kamiruaga (Lezama, 1965) biz-kaitarrak irabazi du aurtengo XIV. Karmele Igartua literatur sorkuntza beka 'Kaiolatuak' izeneko lanarekin.
Guztira, hamazazpi lan aurkeztu dira 2024ko ediziora, 10-15 orri bitartekoak.
Felipe Juaristi, Itziar Gomez eta Pako Aristi epai-mahaikideek, Tere Irastorza Idazle Eskolako zuzendariarekin idazkari gisa, berretsi dute 'Kaiolatuak' lana irakurtzea plazer handia izan dela. «Ipuin egitura sendoa daukan lana da, batez ere bi pertsonaien arteko interakzioak interesgarri bihurtzen duena. Suspensea dauka, elkar zelatatzen duten protagonistak, emakume bat desagertzen da, Alfred Hitchocken 'La ventana indiscreta' filmari eginiko omenaldi bat balitz bezala. Amaiera metaforikoa dauka, oso ederra».
Sari honen irabazleak 2.500 euroko saria jasoko du, eta lana www.idazten.com orrian argitaratuko da, aurreko urteetako lan irabazleena bezala.
Irabazleari Bergarako Idazle Eskolak eskaintzen dion sariak dira bere lanak www.idazten.com orrian argitaratzea, alde batetik, eta bestetik 2025 urtean Idazle Eskolak antolatutako edozein modulutan parte hartzeko aukera, matrikularik ordaindu gabe.
Lezamarra jaiotzaz, Gotzone Butron Urdulizen bizi da, eta Filosofian lizentziaduna da. Arrigorriagako udal bibliotekaria da 2006tik, eta hainbat Idazketa ikastaro egin ditu, horien artean, 2021-23 bitartean Idazle Eskolako Gradu-ondokoa, UNED-Bergaran, eta 2024an Biko-Teka ikastaroa, Harkaitz Cano eta Aitziber Alonsorekin, Iruñan. Hainbat sari jasoa da ipuingintzan, 2017an Argihizkiak kontakizun laburren VI. Lehiaketan Lehen saria jaso zuenetik. 2022an lehen saria jaso du 2022an Barrikako Mikro-kontakizunen lehiaketan eta urte berean beste lehen sari bat Plentziako Lanbro Beltza X. Nazioarteko ipuin lehiaketan.
Bestalde, aipamen berezia egin nahi izan zaio 'Erabateko erronka' lanari, Juan Mari Agirreurreta Elosegi Aretxabaletan bizi den pasaitarrak idatzia.
Agirreurreta Euskal Filologian lizentziatua da eta Filosofian Doktorea. Frantses irakaslea da DBHn, IS Azkoitia BHIn.
Jokin Zaitegi itzulpen-saria jaso zuen 2011. eta Koldo Mitxelena Doktore-tesien saria jaso zuen 2019an.
Epai-mahaiak ebatzi du «oso ondo» idatzia dagoela, «jasoa da, erreferente interesgarriak dakartza orriotara eta istorioa originala da. Hizkuntza-aberastasuna nabarmentzen da eta baita bere erreferentzia filosofikoak ere.
Datorren urteko Karmele Igartua bekaren edizioa berriro poesiari eskainiko zaio. Gutxienez 500 lerro eta gehienez 700 lerro arteko bilduma izango da. Poema-liburu bakarra aurkeztu liteke, beti ere muga horien barruan. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez lan bat aurkeztu ahal izango du. Lanak originala izan beharko du, euskaraz idatzitakoa eta argitaratu gabea.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.