Borrar

Aretxabaleta

Gurabarri eguna ospatuko du gaur Kurtzebarri eskolako guraso elkarteak

El Diario Vasco

aretxabaleta.

Jueves, 18 de abril 2024, 20:55

Ekitaldiz besteriko festa prestatu du Kurtzebarri eskolako Gurabarri guraso elkarteak gaur ostiralerako, Gurabarri eguna delako ospakizunren baitan. Hala, jolasak, antzezlana, mural-margotzea eta musika emanaldia izango dira arratsalde partean.

Egitaraua 16:45ean hasiko da antzezlanarekin. Horren ostean, mural margotzea abiatuko dute eskolako pistan.

Arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara bitartean jolasak izango dira, Loraturen eskutik, pilotalekuaren kanpoaldean. Eta 20:00etatik aurrera Paul Casal musikari eta ikasle ohiaren emanaldi akustikoaz gozatzeko aukera izango dute bertaratutakoek.

Kurtzebarri BHIko 4. mailako ikasleek taberna jarriko dute, edatekoa eta jatekoa eskaintzeko eta Euskal Eskola Publikoko eta Kurtzebarri eskolako materiala ere egongo da salgai bartan.

Murugainera irteera

Gaurkoaz haratago, medi bueleta ere antolatu dute igande honetarako, hilaren 21erako. Murugain ingurura egingo da irteera, zehazki, azpialdetik mendiari buelta ematea da antolatzaileen asmoa. Hala, Untzilla auzotik abiatuko dira goizeko, 10:00etan eta hantxe bertan amaituko dute gero; mokadutxoa eta salda eskainiko dute orduan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gurabarri eguna ospatuko du gaur Kurtzebarri eskolako guraso elkarteak