Aretxabaleta
Hilaren 26ra arte da Loramendi literatura lehiaketara lanak aurkezteko epeaAretxabaleta
Hilaren 26ra arte da Loramendi literatura lehiaketara lanak aurkezteko epeaEl Diario Vasco
aretxabaleta.
Lunes, 8 de abril 2024, 20:55
Bere 30. urteurrena ospatzen dabilen Loramendi elkarteak duela egun batzuk jarri zuen abian jada bere Literatura Lehiaketaren 28. edizioa eta hilabete honetan amaieran, hilaren 26an, bukatuko da bertara lanak aurkezteko epea.
Publicidad
Aretxabaletan bizi edo ikasten duten Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik DBHko laugarren mailara arteko ikasle guztiek izango dute lanak aurkezteko aukera, bakarka zein taldeka, hiru, gehienez.
Umeen eta gaztetxoen artean literatura sustatzea da ekimen honen xedea, eta aurten, bereziki, baita Loramendira gerturatzea ere. Hala, hainbat sailetan jarri dituzten gaiek elkartearekin berarekin dute zerikusia, hala nola, izena ematen dion Joakin Arana Loramendi poetarekin.
Generoei dagokienez, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleek, deskribapena, bertsoa edo ipuina aurkeztu ahal izango dute. LH 5. eta 6. mailetakoek, deskribapena, bertsoa edo elkarrizketa (Joakin Arana Loramendirekin). DBHko 1. eta 2. mailetakoek, deskribapena, gogoeta eta ipuina. Eta DBHko 3. eta 4. mailetakoek poesia, gogoeta eta, lehen aldiz, memeak.
Lanak Loramendik Durana kalean duen bulegora eraman beharko dira –gaian Loramendiren XXVIII. Literatura Lehiaketa jarrita–, edota euskara@loramendielkartea.eus helbide elektronikora bidali. Sari-banaketa ekitaldia maiatzaren 16an egingo dute. Ziklo eta kategoria bakoitzean sari bakarra emango dute: Aretxarteko dendetan gastatzeko bonuak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.