Antton Telleriaren bakarrizketa izango da martxoaren 10ean.

Hitzordu ugari martxoko agendan emakumearen egunaren eta Korrikaren bueltan

Hainbat bakarrizketa, dantza eta kirola izango dira, besteak beste, datozen asteetan Aretxabaletan

A. U.

aretxabaleta.

Viernes, 1 de marzo 2024, 21:17

Kirola, musika, dantza, umorea... hitzorduz bete-beterik datorkigu martxoa Aretxabaletan, gustu guztiak asetzeko moduko eskaintza, gainera. Izan ere, martxoaren 8an ospatzen den Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira hainbat ekitaldi antolatu dira, baita martxoaren 23an herrira iritsiko den Korrikaren 23. edizioari loturik ere.

Publicidad

Hala, Korrika Kulturalaren baitan, Arkupe kultur etxean izango den bakarrizketa aipatu behar da. 'Ni eta nitarrak' izenburupean, Iholdi Beristain izango da oholtza gainean, Maria Oses arrasatearrak idatzitako eta AEDk ekoitzitako lanarekin. Datorren ostegunean, martxoaren 7an, izango da.

  • 7, osteguna. 'Ni eta nitarrak' bakarrizketa. 19 00, Arkupe.

  • 8, ostirala. Martxoak 8 manifestazioa. 18:30ean plazatik abiatuta.

  • 9, larunbata. 'Azken festa' haurrentzako antzezlana. 17 00, Arkupe.

  • 10, igandea Eskolarteko boulden ligaxka. 9.30, Ibarra kiroldegia.

  • Aresko martxa, 11 00, Fernando Eskoriatza plazan.

  • Antton Telleria eta Iker Plazaolarekin bakarrizketa. 19 00, Arkupe.

  • 12, asteartea. 'Magma mia' bakarrizketa. 19 00, Arkupe.

  • 13, astezkena. Literatura solasaldia 'Una hija es una hija'. 18:00, udal liburutegia.

  • 14, osteguna. 'Punkaren beste aldea' dokumentala eta solasaldia. 19 00, Arkupe.

  • Literatura solasaldia 'Bilbao-New York-Bilbao', 19:00, Arkupe.

  • 16, larunbata. Emakumeen frontenis txapelketa herrikoia, 9 30, Iturrigorri frontoia.

  • Fundantz dantza urbanoen lehiaketa, 18 30, Ibarra kiroldegia.

  • 17, igandea. Emakumeen binakako pilota txapelketa, 11 30, Iturrigorri frontoia.

  • Murugainera irteera. 12 00.

  • 20, asteazkena. Basotik fundazioari buruzko argibideak emateko hitzaldia. 19 00, Arkupe.

Martxoaren 9an, berriz, haurrei zuzenduko zaie eskaintza, Txomaxen Abenturak taldearen eskutik 'Azken festa' antzezlanarekin gozatzeko aukera izango dute Arkupen.

Korrika Kulturalaren hurrengo hitzordua martxoaren 10ean izango da, igandearekin, Antton Telleria eta Iker Plazaola ezaguneko umorezko bakarrizketa saioa eskainiko baitute, hauek ere Arkupen. Eta martxoaren 17an, Murugainera mendi irteera egingo da, 23. Korrikaren 'Harro herri' aldarrikapena zabaltzera eta tontorrean, 12:00etan, argazkia aterako dute Arrasatetik eta Aramaiotik igotakoekin batera.

Aipatu moduan, Emakumearen egunaren bueltan ere hainbat hitzordu izango ditugu hilabete honetan herrian. Egunean bertan, martxoaren 8an, goizean elkarretaratzea egingo da eta arratsaldean manifestazioa plazatik abiatuta. Mural bat ere margotuko dute.

Iganderako, martxoaren 10erako, berriz, Aresko martxaren beste edizio bat antolatu dute Aretxabaleta eta Eskoriatzan, seigarrena, 'Emakumeok bidea eraikiz!' lelopean. Martxaren hasieran eta bukaeran herri bakoitzean omenaldiak egingo dira.

Publicidad

Egitarauaren hurrengo hitzordua martxoaren 12an izango da. Beatriz Egizabalek 'Magma mia' bakarrizketa feminista eskainiko du Arkupen. Antolatzaileek azaldu dutenez, militantziatik asko, baina umoretik are gehiago duen ikuskizuna da eta ikusle potentzial desberdinetan gogoeta eta barreak eragitea du helburu.

Emakumearen Egunaren harira antolatu dute, era berean, 'Punkaren beste alde' dokumentalaren proiekzioa eta ondorengo solasaldia martxoaren 14rako. Jesusi Etxebarria musika irakasle arrasatearraren bibilbidea jasotzen duen ikus-entzunezkoa da hauxe.

Publicidad

Eta bukatzeko, Ibarra kiroldegia Euskal Herriko dantza urbano taldeen topaleku izango da zortzigarrenez Fundantz dantza urbanoen lehiaketarekin. Hainbat talde elkartu dira bertan BreakOnStage jaialdira sailkatzeko asmoarekin.

Boulder, frontenisa, pilota...

Martxoko agendak bestelako ekitaldiak ere izango ditu aipatu bi blokeetatik haratago. Hala, kirolaren atalean martxoaren 10ean, eskolarteko boulder ligaxka jokatuko dute alebinek, infantilek eta kadeteek Ibarra kiroldegian.

Publicidad

Martxoaren 16an, eta UDAk, Loramendik eta Udalak antolatuta, lehenengo emakumeen frontenis topaketa herrikoia egingo da Iturrigorri frontoian. Martxoaren 4ra arte dago izena emateko aukera euskara@loramendielkartea.eus helbidera idatzita edota 685 75 67 29 telefonora deituta.

Hurrengo egunean, martxoaren 17an, emakume pilotari onenekin gozatzeko aukera izango dute zaleek. Izan ere, Ados emakume pilotari profesionalen elkarteak antolatutako binakako txapelketako partidu bat jokatuko dute: Aldaregia- O.R. larramendi bikotea Barrokal-Agirreren aurka. Sarrerak 5 euroko prezioa izango du.

Publicidad

Literaturak ere, noski, bere tartetxoa izango du hilabeteko egitarauan hainbat solasaldirekin. Hala, martxoaren 13an 'Una hija es una hija' lanaren inguruan arituko dira, gazteleraz, Monica Leiva kazetariak gidatuta. Eta martxoaren 14an, berriz, Kirmen Uribe idazle bizkaitarraren 'Bilbao-New York-Bilbao' lana izango dute hizpide parte-hartzaileek Mikel Antzak gidatutako saioan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad