![Institutua eta frontoiaren proiektuen «plangintza ezak» kezkatzen du EAJ](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2023/12/31/90412077--1200x840.jpg)
Aretxabaleta
Institutua eta frontoiaren proiektuen «plangintza ezak» kezkatzen du EAJSecciones
Servicios
Destacamos
Aretxabaleta
Institutua eta frontoiaren proiektuen «plangintza ezak» kezkatzen du EAJKepa Oliden
Aretxabaleta.
Sábado, 30 de diciembre 2023, 21:41
Inbertsioei dagokienean, Aretxabaletako EAJ bat dator hainbat puntutan EH Bilduko udal gobernuak proposatutako aurrekontuarekin. «Jarraipena ematen dio aurreko legegintzalditik datozen proiektuei, besteak beste Mojetako gunearen eta Andra Mari auzuneko urbanizazioei eta kirol etxeko berdeguneko ekipamenduari». Alde honetatik «positiboki» baloratu dute jeltzaleek EH Bilduren aurrekontu proiektua.
Zaintza ekosistemaren inguruko proiektuari ematen zaion jarraipena ere «zentzu berdinean» baloratzen dutela adierazi dute alderdi jeltzaleko zinegotziek.
Institutu berria eta Iturrigorrri frontoiaren eraberritzea ere «hauteskunde programan proposatu genituen ekimenak dira», eta «koherentziaz» bat egiten dute jeltzaleek instituturako beharrezko lurrak erosi eta frontoiaren aurreproiektua idazteko ekimenetan.
Aldiz «kezka sortzen» die jeltzaleei «bi proiektu hauek eta legealdiko gainontzeko proiektu estrategikoen plangintza ezak».
Aurrekontua osotasunean baloratzeko orduan «beharrezkoa da legegintzaldi osoko argazkia izatea eta ez da nahikoa balizko parte hartze prozesu baten menpe uztea», adierazi dute EAJko zinegotziek.
Horrez gain, jeltzaleek beste hainbat ekarpen egin dizkiote aurrekontu proiektuari. Guztira, sei.
Mojetako gunea eta Iturrizar-Txarapea igogailua lotuko dituen proiektua dagokionean, Ur-Agentziaren baldintzetara egokitzeko partida espezifikoa zabaldu dadila eskatu dute. «Lehentasunezko ikusten dugu oinezko ibilbide honi jarraipena ematea».
Bigarrenik, Lausitako hornidura eta saneamendu sarearen inguruan «inolako aipamenik» ez dagoela nabarmendu du EAJk. Jeltzaleek «beharrezkoa» ikusten dute legealdian proiektu hau aurrera eramatea eta horretarako «2024an eraikitze proiektua idazteko partida bat» proposatzen dute.
Autokarabanen ur zikinak usteko gunea eraikitzeko partida aurreikusten da aurrekontuan. Jeltzaleen iritziz «ez da inondik inora udalak eman beharreko azpiegitura bat», eta partida hau ezabatzea planteatzen dute. «Ibilgailu horien jabeei dagokie behar horiek asetzea», argudiatu dute.
Herri sarreretan dauden oinezko pasabideak argiztatzeko diru partida zabaltzea eskatu du EAJk, «oinezkoen bide segurtasuna handitzeko». Garbitasunari buruzko ardura agertu dute. Autobus geltokien mantentzerako eta orokorrean herriko paretan txukun eta garbi izateko partidak igotzea eskatu du EAJk.
Bide publikoen mantentzerako partida 40.000 eurotan igotzea planteatu dute. «Urtero 100.000 euroko partida» mantentzeko beharra ikusten dutela adieraziz.
Aurrekontuan aurreikusi den gune estaliari (200.000 euro) ere erreparatu diote jeltzaleek azpimarratuz «gaur egun ez dagoela definituta kokagune zehatzik eta ez dagoela aurreproiekturik». Ondorioz, partida hau 2025era atzeratzea proposatzen dute eta 2024a baliatu planteamendu hau garatzeko. EAJren esanetan udal gobernuari «jarrera eraikitzailean» planteatutako proposamenak dira hauek, «hauteskunde garaian esandakoarekin koherentziaz» jokatuz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.