Aretxabaleta
Ireki da Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiko 18. edizioan parte hartzeko epeaAretxabaleta
Ireki da Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiko 18. edizioan parte hartzeko epeaK. O.
aretxabaleta.
Miércoles, 13 de noviembre 2024, 19:17
Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiko 18. edizioan parte hartzeko epea zabalik da jada. Aurten, urtarrilaren 22tik 24ra ospatuko da jaialdia, Aretxabaletako Arkupe kultur etxeko zineman.
Publicidad
Parte hartzeko, galdetegi bat bete behar da eta lanak bidaltzeko azken eguna azaroaren 17a izango da.
Aurten, sail ofizialean emango den sari nagusia 650 eurokoa izango da; Ikusle Saria 100 eurokoa. Eta hautatuako finalista bakoitzak 150 euros jasoko ditu.
Ikasleen sailean 300 euroko saria emango diote film onenari; 300 euro MU sariaren irabazleari, eta 200 euro Mondragon Unibertsitateko ikasleek egindako lan onenari; azkenik 100 euroko Ikusleen Saria ere emango da.
Hauetaz gain jasotako film guztien artean Mundukide Saria (700 euro), HAZI Saria (600 euro) eta Berria Saria (350 euro) ere banatuko dira.
Leihaketan parte hartzeko oinarriak, sariei buruzko xehetasunak eta askoz gehiago Huhezinemaren webgunean daude ikusgai.
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, HUHEZIk, 2008. urtean antolatu zuen Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren lehen edizioa.Ordutik, Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko 4.mailara heltzen diren gazteek hartzen dute antolakuntzaren ardura, hori baita jaialdi honen bereizgarria. 2022. urtetik, eginkizun hau graduko «Kultur ekitaldiak antolatu eta ekoiztea» izeneko moduluaren barruan dago.
Publicidad
Modulu honetan, ikasleek praktikan jartzen dituzte gradu guztian zehar ikasitako edukiak, talde-lanaren bidez, klasean landutako teoriak errealitatera ekarriz.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.