Aretxabaleta
Karmele Igartua bekara lanak aurkeztu daitezke datorren larunbatera arteSecciones
Servicios
Destacamos
Aretxabaleta
Karmele Igartua bekara lanak aurkeztu daitezke datorren larunbatera arteK. O.
Aretxabaleta.
Lunes, 25 de noviembre 2024, 20:01
Karmele Igartua XIV. sorkuntza bekara lanak aurkezteko epea datorren larubatera arte, azaroak 30, zabalik dago. 16 urtetik gorako edozein pertsonak har dezake parte beka hau eskuratzeko lehiaketan.
Aretxabaletako idazle eta olerkari honen oroimenez sortutako bekara aurkeztu daitezke euskaraz idatzitako narrazioak. Narrazio luze bakarra edo ... narrazio-bilduma aurkez liteke.
Parte hartzaile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du. Lanak originala izan behar du, argitaratu gabea eta euskaraz idatzia, ez da onartuko itzulpenik. Aurkezten den lanak 10-15 orrialde arteko luzera izango du. Lerro arteko tartea 1,5ekoa izango da. Gaia Iibrea izango da.
Lanak posta arruntez edo posta elektronikoz bidali daitezke, Otalora kalea 1, 20550 Aretxabaleta helbidera eta kultura@aretxabaleta.eus postara hurrenez hurren. Udaletxean bertan ere aurkez daitezke, jendeaurreko ordutegian.
Epaimahaia Bergarako Idazle Eskolak izendatuko du erakunde horretako kideen eta literatura munduko pertsonen artean aukeraturiko kideekin osatuko da. Jasotako lan guztiak aztertu ondoren, epaimahaiak irabazlea aukeratuko du. Erabakia 2024ko abenduaren 21a baino lehen jakinaraziko da.
Irabazleak 2.500 euroko diru saria jasoko du. Lan irabazlea Aretxabaletako Udalaren eta Bergarako Idazle Eskolaren jabatzan geratuko da urtebetez. Erakunde horiek epe horretan bakarrik erabili ahal izango dituzte egile-eskubideak.
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.