![Komunikatzeko dauden moduen inguruan sentsibilizatzeko spotak](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2023/12/16/89996354--1200x840.jpg)
Aretxabaleta
Komunikatzeko dauden moduen inguruan sentsibilizatzeko spotakSecciones
Servicios
Destacamos
Aretxabaleta
Komunikatzeko dauden moduen inguruan sentsibilizatzeko spotakEl Diario Vasco
aretxabaleta.
Viernes, 15 de diciembre 2023, 21:18
Aretxabaletako haur eta nerabeei zuzendutako aisialdiko udal zerbitzuek, gazteleku, ludoteka eta hizkuntza errefortzu zerbitzuek hain zuzen ere, spot batzuk atera dituzte erabiltzaileekin eta familiekin elkarlanean. Spot-ak, komunikatzeko ditugun moduen inguruan sentsibilizatzeko helburua dute. Izan ere, sarri komunikazio modu oso bortitza erabiltzen dugu harremantzerakoan ia ohartu gabe.
Hiru spot dira guztira, lehenengoan gurasoei erreparatzen zaie, eta gurasoengan jartzen du fokoa, izan ere, gurasoak sarritan elkarren artean hitz egiterakoan ez dute oso modu egokian hitz egiten eta haurren eredu dira.
Bigarrenak kirolari erreparatzen dio, kirolean ere presioa modu bortitzean ematen delako eta eragin negatiboa izan dezakeelako kirolariarengan.
Hirugarrenak, sare sozialen erabileraren ingurukoa da. Nerabeek zer eta nola kontsumitzen duten moduaren inguruko kritika egin nahi da. Hiru spotak zerbitzuetako erabiltzaileen artean zabalduko dira datozen egunetan, udaletik adierazi duten bezala.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.