![Korrontzi taldearen emanaldia Arkupen bere 20. urteurreneko biraren baitan](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/04/24/93752348--1200x840.jpg)
Aretxabaleta
Korrontzi taldearen emanaldia Arkupen bere 20. urteurreneko biraren baitanSecciones
Servicios
Destacamos
Aretxabaleta
Korrontzi taldearen emanaldia Arkupen bere 20. urteurreneko biraren baitanA. U.
Aretxabaleta.
Martes, 23 de abril 2024, 20:28
2024a urte berezia izaten ari da Korrontzi folk taldearentzat. Izan ere, urrian 20 urte beteko dira Galdames Folk jaialdian lehen aldiz talde gisa taula gainera igo zirenetik eta hori behar den bezala ospatzeko bira zabala eskaintzen ari dira. Bada, horren barruan geldialdi bat egingo dute Aretxabaletan. Larunbat honetan izango da, Arkupe kultur etxean, 20:00etan hasita.
Urteurrenaren ospakizuna bera duela hilabete batzuk jarri zuten abian Korrontzikoek azaroan kaleratu zuten '20 '(Elkar) diskoaren bitartez. Disko bikoitza da, taldearen hamabigarrena, euren ibilbideari errepaso zabala egiten diona eta 30 herrialdetan eskainitako 900 kontzertuak batzen dituen 100 orrialdeko liburu grafikoarekin batera atera zutena.
Luis Peixoto portugaldarrak egin ditu diskoaren ekoizle lanak eta bertan jasotako kantu bakoitzak gonbidatu bat darama: Hevia, Celtas Cortos, Phil Cunningham, Alex Gatibu, Mikel Urdangarin, Susana Seivane, ETSko Iñigo Etxezarreta, Gontzal Mendibil...
2004ko urriko Galdames Folk jaialdian kontzertu bat emateko sortu zen Korrontzi. Agus Barandiaranek ba omen zituen bere garai hartako taldean, Urgaben, sartzen ez ziren doinu batzuk eta banda bat sortu zuen dagoeneko desagertu den jaialdi honetan es-kaintzeko. Ordutik Korrontzik 12 disko argitaratu ditu eta bost kontinenteetako 30 herrialdetara eraman du bere musika: Brasilen, Reunion uhartean, Malaysian, Cabo Verden, Europa osoan...
Barandiaranek berak disko bikoitzaren aurkezpenean azaldu zuenez, jarraitzaile gazteenengan pentsatuz kaleratu dute lan hau. «Lehen hamar urteetan, sare sozialik ez zegoenean, oharkabean gehiago pasatu ginelako eta orain galdetzen digutelako ea sei urte daramatzagun. 2004an inork ez zuen gure alde egin Euskal Herrian. Musika negozioaz ezer jakin gabe grabatu genuen lehen diskoko masterra, hemengo diskoetxeei eskaini genien eta denek baztertu zuten, baita Elkarrek ere. Beraz, Madrilera joan ginen eta bi eskaintza jaso genituen, bata Resistenciarena eta bestea Nube Negrarena. Ona izan zen, kanpoan asko jotzen utzi zigulako: Normandia, Alemania...», azpimarratu zuen.
Euskal Herrian barrena ez ezik, gure mugetatik kanpora ere eramango ditu Korrontzikoak euren bi hamarkadatako ibilbidea errepasatu eta ospatzeko baliatuko duten bira honek. Hala nola, Madrilen, Bartzelonan edota Murtzian izan dira jada, baita Estonian ere Tallin Musin Week jaialdian ere, eta uda honetarako hainbat hitzordu dituzte.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.