Las 10 noticias clave de la jornada
Irati Lete Kurtzebarri eskolako jangelan ari da lanean. DV

Aretxabaleta

Kurtzebarri Eskolak lanpostua sortu du jangelan desgaitasuna duen ikasle ohi batentzat

Hiru urterako lanpostua bada ere, Kurtzebarri Eskolak etorkizunean Iratirekin bidea egiten jarraitu nahi du

Kepa Oliden

Aretxabaleta

Sábado, 23 de noviembre 2024, 19:35

Kurtzebarri eskolak, Pauso Berriak programaren baitan, lanpostu bat sortu du jangelan Irati Leterentzat, desgaitasun intelektuala duen eskolako ikasle ohiarentzat.

Publicidad

Atzegik eta Gureakek sortutako programarne xedea desgaitasun intelektuala duten pertsonak ingurune arrunt batean laneratzearen aldeko apustua egitea da.

Pauso Berriak proiektuak, pertsona bakoitzarentzat enpresa edo ... lantoki egokiena bilatzea eta pertsonen gaitasun zein trebeziak sustatzea du helburu.

Programak, hiru fase ditu: formakuntza, praktikak eta lan egonkorra eta, proiektuan parte hartzen dutenek, hiru fase hauek igaro behar dituzte lan egonkor batera heltzeko.

Kurtzebarri Eskolak Pauso Berriak proiektuan bere hazitxoa jartzeko «aukera eta ohorea» izan du. Eskolako ikasle ohia den Irati Letek lehengo fasea bete ondoren, iazko ikasturtean, Kurtzebarri eskolarekin praktikaldiko fasea egin zuen. Esperientzia «oso polita eta aberasgarria» izan zen; «elkarrekin gozatu eta elkarrengandik gauza asko ikasi baikenituen praktikaldi sasoi haretan», adierazi dute eskolatik.

Baina Irati Leteren esperientzia ez zen praktikaldi soilean gelditu. Proiektuari jarraituz, oraingoan, esan bezala, Kurtzebarri Eskolak lanpostua bat sortu du jangelan Iratirentzat. «Harrotasunez esan dezakegu, Eusko Jaurlaritza, Atzegik eta Gureakek, Pauso Berriak proiektuari esker eginiko elkarlan eta ahaleginetik, gutxienez, 3 urtetarako lanpostu berri bat sortu dugula Kurtzebarri Eskolak Iratirentzat».

Publicidad

Lanpostu sorrera honekin pertsona guztien inklusioan sakondu nahi izan du Kurtzebarrik. Era honetan, egitasmoak berak eta Iratiren ezaugarriekin lankide bat izateak, «gure hezkuntza proiektua aberasteaz gain, pertsonalki ere era positiboan eragiten digu».

Iratirekin egin duten urtebeteko bide honetan, elkarrekin soinez-soin lan egiteko aukera izan dute; «ezberdintasunak berdintasun bihurtuz, ezberdin berdinak garela ikusiz, elkarlanean arituz eta elkarrengandik makina bat gauza ikas ditzakegula jabetuz».

Publicidad

Hiru urterako lanpostua bada ere, Kurtzebarri Eskolak etorkizunean Iratirekin bidea egiten jarraitu nahi du, dagoeneko, beraien «lankide eta lagun baita eta gure bidaide izaten jarrai dezan desio dugu».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad