Borrar
Urgente Retenciones en la N-I en Villabona y en la AP-8 en Getaria por sendos accidentes múltiples

Aretxabaleta

87 lan aurkeztu dituzte Euspot lehiaketaren XIII. ediziora

Guztira sei sari banatuko dira, horien arten publikoarena; bihar arte zabalik dago botoa emateko aukera

El Diario Vasco

aretxabaleta.

Sábado, 25 de mayo 2024, 20:14

2024ko edizioan ere parte hartzea oso handia izan du Euspot euskarazko spot lehiaketak, erabat egonkorturik dagoen ekimena dela egiaztatuz. Guztira 87 lan jaso dituzte antolatzaileek: 18 urtetik beherakoek egindako 60, eta 18 urtetik gorakoen 27. Aurten ere, ohikoa den moduan, Euskal Herriko leku askotan landu dituzte spotak: Zarautz, Urruña, Hernani, Donostia, Bilbo, Gasteiz, Elgoibar, Soraluze, Bermeo, Sopela, Durango, Oiartzun, Aretxabaleta, Orio, Elgeta, Villabona, Legazpi, Arrasate, Gernika, Irun, Eskoriatza, Oñati, Leintz Gatzaga...

Sei sari banatuko dira aurten ere: Spotik onena (1.000 euro), publikoaren saria (500 euro), 18 urtetik beherakoentzako gazteen saria (500 euro), musika sinkronizazio onenaren saria (300 euro), Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena (500 euro) eta Arizmendiko ikasleen spotik onena (250 euro).

Publikoaren sariarentzat botoa emateko aukera dagoeneko zabalik dago eta bihar eguerdiko 12:00ak arte egongo da horretarako aukera. Spotak euspot.eus atarian daude ikusgai, eta botoa ere bertan eman beharko da. Sari banaketa ekainaren 6an egingo da Arkupe kultur etxean.

Telefonoa eta adin txikikoak

Aurtengoa XIII. edizioa du Euspot lehiaketak eta bero-bero dagoen eztabaida bati heldu nahi izan diote gaia proposatzerakoan: telefono mugikorrak eta adin txikikoak: «12 urteko seme-alabak mugikorra eskatu die gurasoei. Zer egin?», hauxe antolatzaileek duela hilabete batzuk bota zuten galdera. 30 segundoko iragarki originalak baliatuta euren erantzuna eman behar izan dute parte-hatzaileek.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 87 lan aurkeztu dituzte Euspot lehiaketaren XIII. ediziora