Liburuak trukatzeko aukera izango da gaurko azokan.

Aretxabaleta

Literatruke azoka eta haikuen irakurketa gaur Liburuaren Eguna ospatzeko

El Diario Vasco

Aretxabaleta.

Jueves, 25 de abril 2024, 20:25

Apirilaren 23an osptzen den Liburuaren Nazioarteko Egunari loturik, hainbat ekitaldi antolatu ditu gaurko Aretxabaletako Udalak. Batetik, gogoratu behar da aurten ere haiku erronka jarri zuela martxan Udalak duela aste batzuk, herritarrei japoniar jatorriko poema txiki hauek –errimarik gabeko 5-7-5 silabako hiru bertsok osatuta– aurkezteko gonbita luzatuz. Bada gaur iritsiko da aurkeztutako lan horiek irakurtzeko garaia.

Publicidad

Honenbestez, gaurko antolaturiko egitaraua 17:00etan hasiko da Literatruke Azokarekin. Ondoren, 18:00etan haikuen irakurketa egingo da, eta 19:00etan, berriz, erronkan parte hartu dutenen artean hainbat opariren zozketa egingo da. 20:00etan,

Literatruke Azokaren itxierarekin batera, luncha eskainiko da bertaraturikoentzat.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad