Borrar

Aretxabaleta

Literatruke Azoka eta haikuen irakurketa ostiralean Liburuaren Egunaren harira

Udalak abian jarritako haikuen erronkan parte hartzeko azken eguna izango da gaurkoa

El Diario Vasco

aretxabaleta.

Sábado, 20 de abril 2024, 21:20

Liburuaren Nazioarteko Egunari loturik, haiku erronka jarriko zuen martxan beste behin Udalak duela egun batzuk eta gaur izango da lanak aurkezteko azken eguna. Japoniar jatorriko poema txikiak dira haikuak –errimarik gabeko 5-7-5 silabako hiru bertsok osatuta– eta Arkupen eta kiroldegian ez ezik, online ere aurkeztu ahal izango dira. Behin epea itxita, haiku horiek irakurtzeko garaia izango da. Izan ere, hainbat ekitaldi antolatu dira datorren ostiralerako, aipatu Liburuaren egunaren bueltan, horien artean, haikuen irakurketa.

Egun horretako egitaraua 17:00etan hasiko da Literatruke Azokarekin. Trukatu nahi diren liburuak aldez aurretik eraman beharko dira Arkupera, eta han bonu bat jasoko dute beste bat hartzeko azoka egunean. Ondoren, 18:00etan haikuen irakurketa egingo da, eta 19:00etan, berriz, erronkan parte hartu dutenen artean hainbat opariren zozketa egingo da. 20:00etan, Literatruke Azokaren itxierarekin batera, luncha eskainiko da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Literatruke Azoka eta haikuen irakurketa ostiralean Liburuaren Egunaren harira