Aretxabaleta
Literatruke Azoka eta haikuen irakurketa ostiralean Liburuaren Egunaren hariraAretxabaleta
Literatruke Azoka eta haikuen irakurketa ostiralean Liburuaren Egunaren hariraEl Diario Vasco
aretxabaleta.
Sábado, 20 de abril 2024, 21:20
Liburuaren Nazioarteko Egunari loturik, haiku erronka jarriko zuen martxan beste behin Udalak duela egun batzuk eta gaur izango da lanak aurkezteko azken eguna. Japoniar jatorriko poema txikiak dira haikuak –errimarik gabeko 5-7-5 silabako hiru bertsok osatuta– eta Arkupen eta kiroldegian ez ezik, online ere aurkeztu ahal izango dira. Behin epea itxita, haiku horiek irakurtzeko garaia izango da. Izan ere, hainbat ekitaldi antolatu dira datorren ostiralerako, aipatu Liburuaren egunaren bueltan, horien artean, haikuen irakurketa.
Publicidad
Egun horretako egitaraua 17:00etan hasiko da Literatruke Azokarekin. Trukatu nahi diren liburuak aldez aurretik eraman beharko dira Arkupera, eta han bonu bat jasoko dute beste bat hartzeko azoka egunean. Ondoren, 18:00etan haikuen irakurketa egingo da, eta 19:00etan, berriz, erronkan parte hartu dutenen artean hainbat opariren zozketa egingo da. 20:00etan, Literatruke Azokaren itxierarekin batera, luncha eskainiko da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.