Aretxabaleta
Loratu Atxabalta elkarteak ere eskaintza berezia izango du oporretan LHko ikasleentzatSecciones
Servicios
Destacamos
Aretxabaleta
Loratu Atxabalta elkarteak ere eskaintza berezia izango du oporretan LHko ikasleentzatEl Diario Vasco
aretxabaleta.
Jueves, 7 de marzo 2024, 20:55
Datorren Aste Santu honetan Leintz bailaran gaztetxoek izango duten aisialde eskaintza osatuz, Lehen Hezkuntzako ikasle guztientzako egitarau berezia ere prestatu du Loratu Atxabalta elkarteak; hain zuzen, martxoaren 25erako, 26rako eta 27rako antolatu ditu. Izena emateko azken eguna gaur izango da.
Horretarako, Loramendi elkarteak Durana kalean duen bulegora joan beharko dute interesatuek. Lekuak mugatuak dira. Izena ematearekin batera 50 euroko kuota ordaindu beharko da; bigarren umeen kasuan, 40 euro; eta hirugarrena, berriz, doan izango da.
Lorwarts izena jarri diote Loratukoek eskaintza horri, izan ere «aztien eta sorginen eskola» izango dela iragarri dute. Goizetan elkartuko dira, 10:00etatik 13:00etara eta taldeak zikloka antolatuko dituzte, haurren adinaren arabera.
Ikasle gisa parte hartzeko izen-ematea gaur itxiko bada ere, egun horietan hezitzaile moduan ibili nahi dutenek oraindik ere astelehenera arte, hilaren 11 arte, izango dute curriculuma bidaltzeko aukera. Ordutegia 9:30etik 13:30era izango da aipatu egunetan. Loraturekin harremanetan jartzeko: loratu@loramendielkartea.eus, 747 421 869 edo sare sozialak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.