Aretxabaleta
Manex Larragaña, hirugarren Eibarko Udaberri sarianSecciones
Servicios
Destacamos
Aretxabaleta
Manex Larragaña, hirugarren Eibarko Udaberri sarianEl Diario Vasco
aretxabaleta.
Martes, 16 de abril 2024, 20:42
Emaitza bikaina lortu zuen Manex Larrañaga txirrindulari aretxabaletarrak igandean Eibarren. Kadete mailako Udaberri saria jokatu zen eta bertan izan ziren, Bolintxo Okidengia - Lana S. Coop. taldeko ordezkariak. Martxoan hasi zuten denboraldia eta lehen probatan ederki ari dira, aurreko postuetan. Eibarren, azkenean, podiora igotzeko aukera ere iritsi zaie. Izan ere, Larrañagak hirugarren postua eskuratu zuen tropeleko sprintean, eta gainera, taldeka, Bolintxo Lana laugarren geratu zen. Orain arte, gazteek egin duten lanaren islada dira emaitza hauek, taldetik adierazten dutenez.
Denboraldia ederki hasi du Larrañagan. Ezin ahaztu, Beasainen martxoan jokaturiko proban ere onenen artean izan zela aretxabaletarra. Zazpi txirrindularik osaturiko ihesaldian sartzea lortu zuen, eta azkenean laugarren amaitu zuen.
Kadeteen hurrengo lasterketa Lizarran izango da, igande honetan, apirilaren 21ean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.