Borrar
Intza Alkain, Ainhoa Etxebarria eta Itziar Urretabizkaia Arkupen izango dira 'Baginaren bakarrizketak' obrarekin.
Musika, antzerkia eta literatura, ekitaldiz beterik datorren apirileko agendan

Aretxabaleta

Musika, antzerkia eta literatura, ekitaldiz beterik datorren apirileko agendan

Duela urtebete hil zen Ekain Andresen omenezko jaialdia antolatu dute larunbat honetarako Arlutzen

A. U.

Aretxabaleta.

Martes, 2 de abril 2024, 20:59

Aste Santuko etenaldiaren ostean, berriro ere hi-tzorduz beterik datokigu kirol eta kultur agenda Aretxabaletara eta apiril osoan izango da zer egin eta zer ikusirik herrian. Musika, antzerkia, tailerrak... izango dira datozen asteetan, ohi bezala adin eta gustu ezberdinak asetzeko xedeaz antolatu den egitarauaren baitan.

Hilabeteko lehen hitzordua oso berezia izango da, duela urtebete istripuz hil zen Ekain Andres gogoratzeko balioko baitu. Izan ere, haren omenezko jaialdia antolatu dute lagunek larunbat honetarako. Arkultzeko kantxan izango da, 18:00etatik aurrera, eta bertan, era batera edo bestera Ekainen hurbilekoak ziren taldeek joko dute: Txerrikumeak, The Clayton, Kaparrak, Etxepe eta DMT (Denso, Mutiko, Tatta). Sarrera doan izango da.

  • 6 de abril Festival en homenaje a Ekain Andres en el Arlutz. 18.00 horas.

  • 11 de abril Encuentro literario sobre 'Babilonia', de Joan Mari Irigoien. Udal liburutegia, 19.00 horas.

  • 12 de abril Teatro, con 'Baginaren bakarrizketak'. 20.00 horas, Arkupe. Entradas a 5 euros.

  • 13 y 20 de abril Taller para elaborar cabezudos, para chavales de Primaria. 10.00 horas, Arkupe. Inscripción, del 2 al 10 de abril en el Arkupe.

  • 13 de abril Tirada del campeonato de Gipuzkoa de bolos hiru txirlo. 17.00 horas, bolatoki. Inscripción por 5 euros.

  • 14 de abril Concierto de Paul San Martin & Fran Serrano. 19.00 horas, Arkupe. Entradas por 5 euros.

  • 16 de abril Documental 'Udalatx, ura eta atxa', de Besainde Mendizale Film Festival. 19.00 horas, Arkupe.

  • 19 de abril Exhibición de los castellers de Vilafranca del Penedés. 19.00 horas, en la plaza.

  • 24 de abril Cuentacuentos para niños de 5 a 8 años. 18.00h., Txiki Txokoa. Inscripciones, del 2 al 8, en udal liburutegia.

  • 27 de abril Concierto 20 años de Korrontzi. 20.00 horas en el Arkupe.

Antzerkiak bi hitzordu utzi behar zizkigun hilabete honetan baina apirilaren 13rako aurreikusita zegoen 'Munduari itzulia 80 egunetan' lana bertan behera geratu ostean, bakarra izango da. Apirilaren 12an, ostiralarekin, Txalo Produkzioak konpainiak 'Baginaren bakarrizketak' lan ezaguna ekarriko du Arkupe kultur etxera. Adin, arraza, maila kultural eta sozial ezberdinetako 200 emakumeei egindako elkarrizketen emaitza da antzezlana, Eve Ensler-ek idatzia. Umorea, samurtasuna eta, tarteka, izua adieraziz, hiru aktorek emango diete ahotsa emakumeei, poesia, probokazioa eta barrearen bidez. Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean, Ainhoa Etxebarria, Itziar Urretabizkaia eta Intza Alkain dira oholtzara igoko diren aktoreak.

Musikari dagokionez, larunbat honetako kontzertuaz gain, beste bi proposamen interesgarrik osatzen dute apirialeko egitaraua. Batetik, apirilaren 14an, igandearekin, Paul San Martin eta Fran Serranok osatutako bikotea entzuteko aukera izango da Arkupe Kultur Etxean. Jazz, blues eta Boogie woogie doinuak eskainiko dituzte San Martinek pianoan eta fran Serranok kontrabaxuarekin.

Korrontziren 20. urteurrena

Eta, bestetik, hilabeteko egitaraua ixteko, apirilaren 27an, Korrontzi talde bizkaitarrak 20. urteurreneko biraren baitan geldialdia egingo du Arkupe kultur etxean. Urrian 20 urte beteko dira Galdames Folk jaialdian lehen aldiz talde gisa taula gainera igo zirenetik eta hori behar den bezala ospatzeko bira zabala eskaintzen ari dira.

Ohi bezala, literatura solasaldia ere izango da hilabete honetan. Apirilaren 11n izango da eta oraingo honetan Joan Mari Irigoien (Altza, 1948) idazlearen 'Babilonia' eleberria izango dute hizpide, Mikel Antzak gidatuko duen saioan.

Eta apirilaren 24an, berriz, ipuin kontaketa saioa udal liburutegiko Txiki Txokoan. Miren Larrea ipuin kontalariak Katalinen bila izeneko saioa eskainiko die 5 eta 8 urte bitarteko haurrei.

Ez da hau gaztetxoeentzat prestaturiko eskaintza bakarra. Izan ere, apirileko bi larunbatetan, 13an eta 20an, buruhandiak egiten ikasteko tailerra antolatu dute Lehen Hezkuntzako umeak dituzten familientzat. Arkupe kultur etxean izango da, goizez, eta izen-ematea zabalik dago, hilaren 10era bitartean.

Egitaraua osatzeko, apirilaren 16an, 'Udalatx, ura eta atxa' dokumentalaren proiekzioa izango da Arkupen, Besaide Mendizale Film Festival-ek aurkeztua.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Musika, antzerkia eta literatura, ekitaldiz beterik datorren apirileko agendan