Aretxabaleta
'Nork agintzen du?' ipuin bildumako ideiez hitz egingo du gaur PorrotxekSecciones
Servicios
Destacamos
Aretxabaleta
'Nork agintzen du?' ipuin bildumako ideiez hitz egingo du gaur PorrotxekBihar asteazkenean, azaroaren 20an, ospatzen den haurren eta nerabeen eskubideen nazioarteko egunaren harira, Aretxabaletako Udaleko haur eta nerabe zerbitzuek elkarlanean hitzaldia antolatu dute gaur asteartean Zaraia aretoan; haurrentzako oso ezaguna den erreferente den Joxe Mari Agirretxe, 'Porrotx' izango da hizlaria.
'Nork agintzen du?' Lemapean, Katxiporretak argitaratutako ipuin bilduman jasotzen diren ideien inguruan arituko da Agirretxe.
Bidelagun, elkarrizketatzaile gisa, Eneko Barberena izango du, euskara teknikaria, idazlea eta Aretxabaletako bizilaguna.
Guraso eta hezitzaileei zuzendutako hitzaldia izango da, baina kuriositatea duen edonorrek ere ateak zabalik izango ditu.
Hitzaldia, beraz, gaur asteartean, azaroaren 19an, izango da Arkupe kultur etxeko Zaraia aretoan, arratsaldeko 18:30ean, euskaraz.
Dena den, ez da ekimen bakarra izango. Iaz, haur eta nerabeei zuzendutako zerbitzuek hainbat spot atera zituzten komunika-tzeko moduen inguruko hausnarketa sustatzeko. Aurten ere, berriro zabalduko dira herritarren artean.
Bestalde gazteleku eta ludotekan bihar asteazkena ekintza bereziak eginez ospatuko dute.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.