Aretxabaleta
'Nork agintzen du?' ipuin bildumako ideiez hitz egingo du gaur PorrotxekAretxabaleta
'Nork agintzen du?' ipuin bildumako ideiez hitz egingo du gaur PorrotxekAretxabaleta
Lunes, 18 de noviembre 2024, 18:51
Bihar asteazkenean, azaroaren 20an, ospatzen den haurren eta nerabeen eskubideen nazioarteko egunaren harira, Aretxabaletako Udaleko haur eta nerabe zerbitzuek elkarlanean hitzaldia antolatu dute gaur asteartean Zaraia aretoan; haurrentzako oso ezaguna den erreferente den Joxe Mari Agirretxe, 'Porrotx' izango da hizlaria.
Publicidad
'Nork agintzen du?' Lemapean, Katxiporretak argitaratutako ipuin bilduman jasotzen diren ideien inguruan arituko da Agirretxe.
Bidelagun, elkarrizketatzaile gisa, Eneko Barberena izango du, euskara teknikaria, idazlea eta Aretxabaletako bizilaguna.
Guraso eta hezitzaileei zuzendutako hitzaldia izango da, baina kuriositatea duen edonorrek ere ateak zabalik izango ditu.
Hitzaldia, beraz, gaur asteartean, azaroaren 19an, izango da Arkupe kultur etxeko Zaraia aretoan, arratsaldeko 18:30ean, euskaraz.
Dena den, ez da ekimen bakarra izango. Iaz, haur eta nerabeei zuzendutako zerbitzuek hainbat spot atera zituzten komunika-tzeko moduen inguruko hausnarketa sustatzeko. Aurten ere, berriro zabalduko dira herritarren artean.
Bestalde gazteleku eta ludotekan bihar asteazkena ekintza bereziak eginez ospatuko dute.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.