Aretxabaleta
Pornografiaren gaineko hitzaldia gurasoentzat maiatzaren 9anAretxabaleta
Pornografiaren gaineko hitzaldia gurasoentzat maiatzaren 9anEl Diario Vasco
ARETXABALETA.
Martes, 30 de abril 2024, 20:46
Pornografiari helduko dio Eider Goiburuk gurasoei zuzenduta eskainiko duen hitzaldian. Treba programaren barruan eskainiko den ikasturte honetako azkena izango da eta Arkupen burutuko da euskaraz, maiatzaren 9an, 18:00etan.
Publicidad
Eider Goiburu Moreno psikologian lizentziatua, sexu-hezitzailea, emakume eta gizonen arteko berdintasun teknikaria eta pedagogian doktoratua da. Bere ibilbide profesionala sexualitatearen lanketarekin hasi zen duela 20 urte eta bide horrek hezkidetza lantzera, indarkeria matxistaren prebentzioa garatzera eta emakumeen ahalduntze prozesuak laguntzera eraman du.
Esan bezala, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak sustatzen duen Treba Gurasoak ekimenaren barruan kokatzen da hitzaldi hau. Haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu programa honek, gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz. Hitzaldi hau ikasturte honetan programatutako bigarrena izango da.
Hitzaldian parte hartzeko izen-ematea maiatzaren 8a arte izango da. Izena emateko bidali email bat, izen abizenekin gazteria@aretxabaleta.eus helbide elektronikora.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.