Borrar
Amaia Castañeda eta Irene Balzategi oñatiarrak izango dira bihar Zaraia aretoan taula gainean.
'Sehaska-Kanta Gorriari' antzezlana Zaraia aretoan Arta Kolektiboaren eskutik

Aretxabaleta

'Sehaska-Kanta Gorriari' antzezlana Zaraia aretoan Arta Kolektiboaren eskutik

Bihar taularatuko dute Amaia Castañeda eta Irene Balzategi oñatiarrek 20:00etan, eta sarrerak eskuragai daude 5 eurotan

A. U.

Aretxabaleta.

Miércoles, 1 de mayo 2024, 20:29

Arta Kolektiboak eskainitako 'Sehaska Kanta gorriari' antzezlanarekin gozatzeko aukera egongo da bihar Zaraia aretoan. Alaine Agirre idazlearen 'Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama' liburua oinarri hartuta, Amaia Castañeda eta Irene Balzategi oñatiarrek taularatuko dute Gentzane Martinez de Cestaferen zuzendaritzapean.

«Erditu, erdibitu, bitan banatu, banandu... Badago benetako erditzerik? Nola garatzen da zeure burua sostengatzeko gaitasuna? Eta beste bat sostengatzekoa? Nola jakiten da ama izan nahi duzun edo ez? Nire gaitz guztiak transmititzen badizkiot haurrari, edo haurrak atentzio asko behar badu, bakarrik sentitzen bada, galdu egiten bada, hil egiten bada... Eta berriz erotzen banaiz? Erotzen naizenean min ematen badiot? Eta nire alabari egin diezaiokedan okerrena bere ama izatea bada?» dira taula gainean jartzen diren galderak.

«Ama-alaba harremanean, ahizpa arteko harremanean, eromenean, zaintzan, norbere buruaren barnean gertatzen den bidaia baten murgiltzen gara antzezlan honetan», diote egileek. «Obra multidiziplinar baten bidez, Alaine Agirreren lengoaia poetikoa, edertasuna, mina, sakontasuna eta begirada eszenatokira ekartzen ditugu, mutazio kontrolaezina akziora eramanez, geure burua erdituko dugulakoan, edo agian ez».

Alaine Agirre idazlearen 'Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama' liburua oinarri hartuta landutako antzezlana da

Aipatu moduan, Castañedak eta Balzategik aktore lanak egingo dituzte taula gainean, eta Gen-tzane Martinez de Cestafe da zuzendaria. Hirurek osatzen dute Arta Kolektiboa. Baina egitasmoa aurrera eramateko beste hainbat emakume izan dituzte ondoan, diziplina askotarikoak: Itziar Bastarrika (bideo sormena), Jaione Azkona (argi diseinua eta teknika), Muare taldeko Maddi Gerriko eta Eli Beraza (soinua), Jone Taberna (diseinu grafikoa), Renata Etanowski (argazkia eta teaserra), Laura Penagos (kanpo begirada) eta Marodi sorkuntzak (jantziteria).

Antzezlana 20:00etan hasiko da eta sarrerak 5 eurotan eskuragarri daude.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Sehaska-Kanta Gorriari' antzezlana Zaraia aretoan Arta Kolektiboaren eskutik